Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Haurrak

Barazkiak zure seme-alaben plateretatik desagerrarazteko ideiak

Etxeko txikiek mantenugaiak behar dituzte hazteko, eta dieta osasungarri batek bizitza osoan osasun ona izaten lagunduko die. Horretarako, bikainak dira barazkiak, A eta C bitaminak, zuntza, azido folikoa, mineralak –burdina eta kaltzioa kasu–, hidratazioa eta beste hainbat eskaintzen baitiete.

Hain zuzen ere, egunean 5 fruta eta barazki ale jatea da gomendagarriena. Nahiz eta haur batzuk jatun onak izan eta jaki guztiekin ausartu, badaude “alferragoak” direnak ere. Saia zaitez barazkiak kontsumitzera ohitu daitezen, ez lagungarri gisa soilik, baizik eta baita oinarrizko plater gisa ere. Eta zein dira erabil ditzakezun trikimailuak?

Egin ezazu aniztasunaren aldeko apustua

Lekak jan ditzaten hamaika aldiz saiatu eta lortu ez baduzu, saia zaitez pureekin, kremekin –finagoak eta jateko errazagoak dira haurrentzat–, zopekin… Noizbait barazkiak arrautzaztatu ere egin ditzakezu. Zer iruditzen azalorea?

Joka ezazu koloreekin eta zaporeekin

Badaude zapore gozoagoa duten barazkiak: kuia, kuiatxoa, azenarioa eta ilarrak, esaterako; horiek atseginagoak izan daitezke haurrentzat. Gainera, haurrekin oso ondo funtzionatzen du “begiekin jatearen” teoriak; beraz, kolore bizidun jakiak aurkezteak ere lagun diezazuke ondo jan dezaten. Zer iruditzen egun bakoitzerako kolore ezberdineko menua?

Kamuflajea!

Beren kabuz jaten ikasten duten arte, aukera ona izan daiteke barazkiak kroketetan, koloretako pastan, lasagnan, pizzan, broxetetan, kitxean...  Hau da, kexatu gabe jaten dituzten plateretan. Ideiaren bat? Ziazerba-tortilla, barazki- eta gazta-kroketak, pizza barrengorriekin, makarroiak tomate naturalaz…

Denok jolastera

Horixe da edozein haurren jarduerarik gustukoena; beraz, jatorduan ere diberti dadila lortzen badugu, ondo baino hobeto. Guraso batzuk plateren osagaiekin animali, aurpegi eta bestelakoen formak sortzen saiatzen dira. Bururatu al zitzaizun noizbait tomatezko beldar bat edo brokolizko zuhaitz bat egitea?

Eraman itzazu erosketak egitera

Elkarrekin denbora pasatzeaz gain, elikadura osasungarria txerta dakieken, ez da beste ezer eragingarriagorik elkarrekin erosketak egitea baino. Haurrak berak aukeratu ahal izango du supermerkatuan gehien gustatzen zaion barazkia, produktuak bereizten eta sasoian sasoiko produktuak zein diren ikasiko du, barazkiak pisatzen…

Prestatu otorduak lantaldean

Primeran pasatuko du zure “minichefa” izatea proposatzen badiozu, eta izugarri gustatuko zaio berak prestatutakoa jan ahal izatea. Erakuts iezaiozu, adibidez, nola goratzen den barazki-souffle bat labean. Nahi al duzu familian prestatzeko errezeta ideiarik? Hementxe aurkituko dituzu batzuk, adibidez, alberjiniazko kohete bat.

Apainketa

Jakiak prestatzeaz gain, mahaia plater eta mahai-tresna dibertigarriekin prestatzen lagun diezazutela proposa diezaiekezu, grazia egingo dien mahai-zapi batekin eta beraientzako koloretako edalontzi bereziekin, esaterako.

Izan zaitez eredu

Haurrek imitazioz jokatzen dute; beraz, barazkiak jan dezaten urratsik garrantzitsuena zu zeu barazkiak jaten ikus zaitzatela izan daiteke. Horrela bakarrik bihurtuko dira zure “padawan txikiak”.

BM Supermerkatuetan askotariko barazki freskoak, menestrak, kremak, zopak… aurkituko dituzu, zure seme-alabak ondo elikatzeko.

Zure seme-alaben menuan egon behar diren bost barazkiak

  • Ziazerbak (espinakak): burdin kopuru handia.
  • Brokolia:  duen karoteno eta C bitamina kopuru handiagatik nabarmentzen da.
  • Zerbak: A bitamina ugari duen barazkia.
  • Kuiatxoak: zuntz eta azido foliko kopuru handia.
  • Azenarioa: A, C, B6 eta E bitamina portzentaje handia.