Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Running

Global Running Day: korrikalaria zarela ospatzeko bost arrazoi

Gaur (ere) egun ona da korrika egiteko zure oinetakoak janzteko, Global Running Day eguna ospatzen baita, hau da, Lasterketaren Mundu Eguna. Korrika egiteko zaletasunean oinarritzen den mundu mailako ospakizuna da, eta bere helburua da bizitza-estilo aktiboa sustatzea.

2016az geroztik ospatzen da Global Running Day eguna ekaineko lehenengo asteazkenean, eta Amerika Estatu Batuetan du jatorria; NYC-ko Maratoi prestigiotsuaren antolatzaileek sustatu zuten, planeta osoa kirol unibertsal honen inguruan batzeko asmoz.

Denborak, erritmoa, teknika eta bestelakoak gorabehera… Garrantzitsuena dibertitzea da, motiba zaitezen eta beste batzuek ere ospakizunarekin bat egin dezaten lortzea. Gogora ditzagun korrikalaria zarela ospatzeko arrazoi batzuk:

  1. Korrika egiterakoan aske sentitzen zara: burua liberatzeko ariketa bikaina da runninga.
  2. ‘Tripatxo’ txikiagoa izango duzu: Dieta egoki batekin –eta indarra lantzeko beste ariketa batzuekin– konbinatuta, gantzak erretzeko modu bikaina da.
  3. Zure gustuko musikaz edo saioez gozatzeko zure unea da: aitor ezazu, irteteko zure motibazioetako bat zure musikaz topera gozatzea edo zure podkast gogokoenekin deskonektatzea da. Gainera, musika aurrera egiteko entrenatzaile pertsonal bikaina izan daiteke.
  4. Oso gogoko duzu ze hobekuntza izan duzun ikustea: onar ezazu egoa pixka bat altxatzen dizula kilometro bakoitza egiteko 5 minutuko erritmoa erraz jasan dezakezula ikusteak. Gogoratzen al zara zeure buruari korrika egiten nola hasi galdetzen zeniola?
  5. Bizimodu osasungarriagoa duzu: modu erregularrean kirola egiten baduzu, zure osasuna zaintzeko interes handiagoa duzu. Gainera, lasterketetan parte hartu ohi baduzu, funtsezkoak dira elikadura eta atsedena.

BM Supermerkatuek modu aktiboan hartzen dute parte runninga sustatzen, hainbat atletari, talderi eta kirol-probari lagunduz; horrela, bizimodu aktibo eta osasungarriarekiko dugun konpromisoa berresten dugu.

Eta zuk, korrikalaria zarela ospatzeko ze arrazoi duzu?