Mertxika-marmelada
Osagaiak
(Lau lagunentzako)
Kilo bat mertxika
800 gramo azukre
Kanela-makilatxo bat
Nola prestatu
Zuritu mertxikak, kendu hezurra eta ebaki laukitxotan. Jarri sutan kazola bat, eta bota azukrea eta kanela-zotza; egosi su geldotan, fruta desegiten hasten den arte.
Mertxikaren heltze-mailaren araberakoa izango da egosketa-denbora, 30-45 minutu ingurukoa.
Behin marmelada kozinatu ondoren, kendu kanela-zotza, eta sartu tarroetan eta itxi; aldez aurretik, esterilizatu egin behar dira tarroak.
Denboraldia baino luzaroago kontserbatu nahi bada marmelada, zigilatu egin daiteke; horretarako, egosi betetako tarroak –ondo itxita– kazola batean, behean trapu bat jarrita eta urez erabat estalita, 30 minutuz.
TRUKUA: Beste fruta batzuetarako, beste azukre kopuru batzuk erabili behar dira: Fruta gozoak: 500-700 gramo azukre fruta kilo bakoitzeko. Fruta garratzak: 800-1000 gramo azukre fruta kilo bakoitzeko.
- POSTREAK
- GOZOAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 30'-60'
- ZELIAKOAK
- BEGETARIANOA
- BEGANOA
- LAKTOSA GABEA
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.