
Tolosako babarrunen krema
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
Tolosako babarrunak, 100 gr
Hirugiharra, 50 gr
Odolostea, 100 gr
Ibarrako sei pipermin
Aza, 100 gr
URZANTE oliba-olio birjina estra, zurrusta bat
ELABORAZIOA
Bezperan, babarrunak ur epelean beratzen jarriko ditugu.
Hurrengo egunean, uretatik kendu eta kazola batean sartuko ditugu, eta ur hotzez estaliko ditugu. Gatz-pixka bat botako dugu, eta oliba-olio birjina estraren zurrusta bat. Ordubete eta erdi utziko ditugu egosten. Bereizita gordeko ditugu.
Hirugiharra uretan egosi eta gordeko dugu.
Aza juliana eran moztu eta kazola batean sueztituko dugu, su txikian.
Odolostea 3 cm inguruko xerretan moztu eta plantxan egingo dugu, zartagin batean eta olio gutxirekin.
Piperminak txikituko ditugu.
Babarrun-krema egingo dugu. Egosketako ura gehituko diogu kremari, nahi dugun testura lortu arte.
Babarrun-krema erdian jarriko dugu, eta, albo banatan, odolostea eta hirugiharra. Txikitutako piperminak gainetik bota eta, azkenik, sueztitutako aza jarriko dugu.
- LEHENAK
- LEKALEAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: +60'
- ZELIAKOAK
- LAKTOSA GABEA