Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Flexitarianismoa: dieta begetarianora hurbiltzeko modu malgua

Nahi al zenuke modu osasungarriagoan jatea, noizean behin xerra bat jateari uko egin gabe? Flexitarianismoa izan daiteke zure aukera! Joera honek dieta begano edo begetarianoen alderdirik onenak eta aldizkako haragi-kontsumoa konbinatzen ditu, eta oreka, osasuna eta jasangarritasuna bilatzen dutenen aukerarik gustukoena bihurtu da. Zer den azalduko dizugu.

Zer da flexitarianismoa?

Gaztelerazko “flexible”, malgua, eta “begetariano” hitzak elkartzetik sortzen den hitza da, eta frutak, barazkiak, lekaleak eta bihi integralak protagonista dituen, baina haragia, arraina edo esnekiak debekatzen ez dituen dieta bat definitzen du.

Kontua ez da animalia jatorriko produkturik ez kontsumitzea, murriztea baizik. Malgutasun horrek elikagai-barietate handiagoaz gozatzeko aukera ematen du, erabat landareen kontsumoan oinarritzen diren dieten muga zorrotzik gabe.

Ikuspuntu orekatu horrek, jasangarriagoa izateaz gain, osasunerako onura ugari eskaintzen du.

Flexitarianoaren onurak (zuretzat eta planetarentzat)

  • Bihotz osasuntsuagoa: Haragi gorri eta prozesatuaren kontsumoa murriztuta, eta landareen zuntz-kontsumoa handituta, murriztu egiten da arrisku kardiobaskularra, eta lagungarria da kolesterola eta arteria-presioa kontrolatzeko, Bihotzaren Espainiako Fundazioaren (Fundación Española del Corazón-FEC) eta beste erakunde batzuen esanetan.
  • Pisua kontrolpean: Plater begetalek kaloria gutxiago izaten dute, eta asegarriagoak dira, duten zuntz kopuru handiari esker.
  • Diabetesa izateko arrisku txikiagoa: Landare ugariko dietek intsulinarekiko sentsibilitatea hobetzen dute, Revista de Nutrición Clínica aldizkariaren arabera.
  • Aztarna ekologiko txikiagoa: Haragia ekoizteko lekaleak ekoizteko baino 20 aldiz ur gehiago behar da, FAO erakundeak azaltzen duenez. Oxfordeko Unibertsitatearen azterketa batek dio eredu honek elikadurarekin lotutako CO2 emisioak % 30 murriztea lor lezakeela.

Nola hasi flexitarianoa izaten

Ez da urrezko araurik, baina probatzeko erabakia hartu baduzu, hona hemen trantsizioa errazteko aholku batzuk:

  • Has zaitez astean egun batez haragirik ez jaten (“haragirik gabeko astelehena” izan daiteke, adibidez).
  • Deskubritu proteina begetalak: lekaleak, tofua, kinoa eta fruitu lehorrak dira dieta begetarianoetako ohiko elikagai batzuk; harritu egingo zaituzte.
  • Murriztu haragi neurriak: Tako batzuk? Erabili bakarrik % 50 haragi, eta osatu barrengorriekin edo dilistekin.

Hiru gako, zure trantsizioan arrakasta izan dezazun

  • Planifikatu zure otorduak: Eskaini 10 minutu zure asteko menua antolatzeari. BM Supermerkatuetan, sasoiko fruta eta barazkien eta proteina begetalen sekzioak ditugu.
  • Aukeratu kalitatezko haragiak: Haragia, arraina edo esnekiak kontsumitzen badituzu, aukeratu kalitatezko produktu jasangarriak (BMn eskaintzen dizkizugunak, esaterako).
  • Egin alternatiba begetalen aldeko apustua: Probatu proteina begetalak, tofua kasu.

Animatuko al zinateke flexitarianismoa probatzera? BM Supermerkatuetan duzu behar duzun guztia: frutak, barazki freskoak, proteina begetalak… eta kalitatezko haragiak, egun berezietarako.