
Elikadura osasungarria
Tofua, seitana, tempeha... eta harrituta utziko zaituzten beste jaki begano batzuk
Tofua, seitana, heura… Orain dela urte gutxi beganoen foroei eta beste elikadura-gune alternatibo batzuei esker ezagutzen genituen. Gaur egun, ingurumenagatiko eta bizitza-estilo osasungarria izateagatiko kezkak bultzatuta, ohiko jakien artean aurkitzen ditugu.
Beganismoa ez da moda bat, bizitza-estilo bat da, ez dena biztanleriaren zati jakin batera mugatzen: erosketa-saskia dibertsifikatu eta asteko menua aberastu nahi duen edonor anima daiteke jakiok probatzera. Inork ez du ‘begano-txartelik’ banatzen; arazorik gabe sar dezakezu kinoa pakete hori zure saskian, pixkanaka jaki horiek zure menuan sartzeko.
Oraindik ez baduzu ondo ezagutzen supermerkatuko sekzio hori, ‘veggie’ jakien oinarriak azalduko dizkizugu, hasten joan zaitezen. Truku eta errezeta erraz batzuk ere emango dizkizugu, produktu horiek zure eguneroko elikaduran sartzea burukominik eman ez diezazun.
- Tofua: elikadura beganoaren totema. Ez du zapore handirik, baina horrexegatik, hain zuzen ere, beste zapore batzuekin esperimentatzeko orri zuri bat bezalakoa da. Hasteko, errezeta erraz bat: Cesar entsalada, tofu kurruskariekin eta haziekin.
- Heura:unibertso beganoko fitxaketa bikainak. Soja-baben proteinetatik abiatuta ekoizten da; baba horiek, urarekin nahastu eta tenperatura- eta presio-aldaketekin, oilasko-haragiaren antzerako produktu bilakatzen dira. Proteinei dagokienez, heura oilasko-haragiaren ordezko zehatzena da landareen munduan.
- Seitana:gari-glutena da seitanaren oinarria. Kaloria kopuru txikia eta proteina kopuru handia duenez, digestio errazeneko elikagaien artean sartzen dute. Oso moldakorra da, gainera, sukaldean. Nabarmentzekoa da ez dela gomendagarria zeliakoentzako, ageriko arrazoiengatik.
- Hummusa:arabiar sukaldaritzako plater goxo tipikoa, komunitate beganoan (eta beganoak ez direnen artean) leku garrantzitsua irabazi duena. Tradizionalki, txitxirioekin prestatzen da hummusa, baina horren ezaguna egin da, ezen errezeta-sormena piztu baitu: oliba-hummusa eta ilar-hummusa, esaterako.
- Kinoa:hotza kontsumitzen da, eta ideala da udako entsaladei proteinak gehitzeko. Egosi egin dezakezu, edo kontsumitzeko dagoeneko prest dagoen kinoaeros dezakezu, egun horretan kozinatzeko gogorik ez baduzu. Ezaugarriak: egokiak dira glutenarekiko intolerantzia dutenentzako, diabetikoentzako (indize gluzemiko txikia baitu) eta ezin hobeak heste-igarotzea erregulatzeko (duen zuntz kopuru handiagatik).
- Tempeha: ziur aski, ez zenuen inoiz jaki honi buruz hitz egiten entzungo, baina tofuaren lagunik onena da, eta biak dira haragiaren ordezko proteina-iturri bikainak. Soja-haziekin prestatzen da tempeha; geruzatan antolatuta daude haziok, eta Rhizopus Ogliosporus deritzon lizun batekin hartzitzen dira. Oso gomendatua da likidoen erretentzioari aurre egiteko.
- Txitxirio-irina:irina berez da beganoa, baina arrazoi jakin bategatik sartu dugu irin mota hau zerrendan. Txitxirio-irina funtsezko jakia da elikadura beganoan, izan ere, urarekin nahastuta, arrautzaren ordezkojaki jarduten du; horrela, arrautza duten errezeta guztietarako salbazioa da, eta ez dira gutxi arrautza erabiltzen duten errezetak. Sinesten ez badiguzu, egin ezazu proba; arrautzaren ordez, erabil ezazu txitxirio-irina zure patata-tortilla kuttuna edo etxeko bizkotxoa prestatzeko, eta zuk zeuk erabaki.
Ze jaki begano probatu duzu eta probatu nahiko zenuke?