Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Begetariano eta beganoen arteko aldeak

Elikadura beganoa edo begetariano nutrizioari dagokion erabaki hutsa baino zerbait gehiago da; bizitza-estilo bat izatera iristen da, izan ere, esan ohi den bezala, jaten duguna gara. Pertsona batek begetarianoa edo beganoa bihurtzeko arrazoiak ez dira beti berak izaten; batzuek arrazoi etikoengatik hartzen dute erabakia, eta beste batzuek osasun arrazoiengatik. Nolanahi ere, aldaketa hori emateko erabakia hartzeak hainbat aldaketa dakartza sukaldera eta erosketa-zerrendara ere; argi eta garbi eduki behar dugun lehendabiziko gauza da zein eratako begetarinoa edo beganoa izango garen, bizitza-estilo horretan barneratzeko modu asko baitago.

Elikadura begetarianoa

Elikaduratik haragia eta arraina kentzea erabakitzen dutenak dira pertsona begetarianoak; horixe da ohikoena. Baina elikadura begetarianoaren barruan hainbat aldaera dago, kontsumitzen diren animalia-jatorriko jakien arabera.

  • Dieta begetariano osoa: Begetariano zorrotzak, batere haragirik (ezta hegaztirik ere), arrainik edo itsaskirik ez kontsumitzeaz gain, ez du arrautzarik eta esnekirik ere kontsumitzen, hala nola, esnea, jogurtak edo gurina. Barazki, fruta, zereal, hazi, fruitu lehor, lekale eta abarretan oinarritutako landare-dieta da.
  • Lakto-begetarianoa: Landare-jatorriko jakiez gain, esnekiak ere barne hartzen dituen dieta da.
  • Lakto-arrautza-begetarianoa: Aldaera honetan esnekiak eta arrautzak kontsumitzen dira, beraz, haragia eta arraina bakarrik baztertzen dira.

Elikadura beganoa

Pertsona beganoak dira animalia-jatorrizko batere jakirik jaten ez dutenak. Hau da, begetarianoak baino are zorrotzagoak dira, haragirik, arrainik, arrautzarik eta esnekirik ez kontsumitzeaz gain, badirelako kontsumitzen ez dituzten animalia-jatorrizko beste jaki batzuk ere; hala nola, eztia, prestatzeko prozesuan esnea erabiltzen duten margarina batzuk, eta elikagai batzuen fabrikazioan erabiltzen diren beste gehigarri eta kontserbagarri batzuk, kaseina edo seruma esaterako.

Baina beganoak elikaduratik harago doaz, bere bizitza-estiloan ez baitute tokirik animalia-jatorriko materialek ere. Esate baterako, horixe gertatzen da kosmetiko askorekin eta zeta, larrua edo artilea bezalako ehunkiekin.

Zenbait aholku

Begetarianoek zein beganoek kontuan izan behar dute hainbat jarraibide beren elikaduran, nutrizioari dagozkion gabezia batzuk ordezteko. Adibidez, dietatik animalia-jatorrizko proteinak kentzen direnez, gomendagarria da landare-jatorrizko proteinak sartzea; hala nola, sojarena eta haren eratorriena (tofua, tenpea…), seitanarena edo glutenarena, lekaleena, fruitu lehorrena eta itsasoko algena.

B12 bitamina asko dute jakiak sartzea ere garrantzitsua da; bitamina hori oso presente dago animalia-jatorrizko proteinetan, baina baita zerealetan eta bitamina horretaz aberastutako landare-esne batzuetan ere. Eta ezin ahaztuko dugu kaltzioa; mineral hori ez dago presente esnekietan bakarrik. Kaltzio kopuru handia duen barazki asko dago, hala nola, brokolia, ziazerbak edo aza, baita hainbathazi ere, sesamoa, esaterako.100 gramo sesamok 100 gramo behi-esnek baino kaltzio gehiago dauka.

Ikusten duzuenez, elikadura begetariano edo beganoa bizitzako aukera bat gehiago da, beste edozein bezalakoa. Froga egin nahi baduzu, zain izango gaituzu BM Supermerkatuetan, behar duzun guztian laguntzeko. Online baita ere!