Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Zure asteko menuan lekaleak sartzeko 5 arrazoi

Lekaleek ospakizun-eguna dute! Otsailaren 10ean, Lekaleen Mundu Eguna ospatzen da. Zure dietan falta ezin diren jaki oso elikagarri eta moldakorrak dira. Horregatik, 5 arrazoi emango dizkizugu (askoz gehiago dauden arren), zure asteko menuan sar ditzazun:

Lekaleak kontsumitzeko arrazoiak

1. Mantenugai-iturri ikaragarria dira:lekaleak landare-proteinen iturri bikaina dira (% 20-25 proteina), baita zuntz (digestioa hobetzen du), burdina (anemia prebenitzen du), bitamina eta mineral iturri oso ona ere. Benetan jaki osoa!

Adibidez, 100 gramo dilista egosik 9 gramo proteina dute, ia arrautza oso batek adina.Gainera, zerealekin konbinatuta, balio biologiko handiko proteina osatzen dute.

2. Pisua kontrolatzen laguntzen dute:koipe kopuru txikia izateaz gain, zuntz kopuru handia izateak (100 gramo bakoitzeko 20 gramo inguru) denbora luzeagoz aseta senti zaitezen laguntzen dizu, horrela otordu artean jateko tentazioa murriztuz.

3. Zure osasun kardiobaskularra zaintzen dute:lekaleek kolesterol txarra (LDL) murrizten laguntzen dute, baita presio arteriala erregulatzen ere, eta horrek murriztu egiten du gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua.

4. Odoleko azukre kopurua erregulatzen dute:gluzemia-indize txikia dute, eta horrek esan nahi du ez dutela bat-batean igotzen odoleko azukre-maila. Beraz, egokiak dira diabetesa duten pertsonentzako.

5. Jasangarriak, merkeak eta moldakorrak dira:lekaleak kalitate-prezio erlazio oneneko elikagaiak dira, eta erraz aurkitzen dira edozein komertziotan. Gainera, ur gutxi behar da lekaleak ekoizteko, eta lekale-laborantzek hobetu egiten dute lurraren emankortasuna.

Eta hori guztia gutxi balitz, oso iraunkorrak dira eta mila modutara presta daitezke: entsaladetan, zopatan, gisatuetan, hummus forman, hanburgesa begetaletan… Eman askatasuna zure imajinazioari!

Lekaleak: astean bizpahiru aldiz

Gogora ezazu altxor elikagarri txiki hauek astean bizpahiru aldiz egon beharko liratekeela zure mahaian. Animatzen al zara zure lekale-kontsumoa handitzera?

BM Supermerkatuetan kalitate oneneko lekale aukera zabala aurkituko duzu: dilistak, txitxirioak, babak, ilarrak… Aukera itzazu zure gustukoenak, eta gozatu haien onurez!