Mugitu zaitez
Entrenatu berorik pasatu gabe: zergatik den ura zure gimnasiorik onena uda honetan
Uda batzuetan, eguzki bete-betean korrika egitera irtetea ez da ideiarik onena izaten. Zorionez, badago hori bezain alternatiba eraginkorra, eta askoz freskagarriagoa: uretan aritzea.
Igerilekua, hondartza edo baita laku bat ere sasoian mantentzeko leku ezin hobea izan daitezke. Eta ez beroari aurre egiten laguntzen dutelako bakarrik. Uretan entrenatzeak artikulazioekiko inpaktua murrizten du, erresistentzia hobetu eta indarra eta gaitasun kardiobaskularra aldi berean lantzeko aukera ematen du.
Maila guztietarako ur-kirolak
Ez da igerilari bikaina izan beharrik uraren onurak baliatzeko. Ia edozein adin eta baldintza fisikotarako aukerak daude. Aukera klasikoak hauta ditzakezu, edo joera berrietara jo dezakezu, aquafitnessa kasu:
- Igeriketa. Kirolik osoenetakoa. Erresistentzia kardiobaskularra hobetzen du, giharrak indartzen ditu eta apenas duen inpakturik artikulazioetan.
- Aquagyma. Ariketa aerobikoen eta indar-ariketen arteko konbinazioa, musikarekin eta mugimendu gidatuei jarraituz egiten dena. Egoera fisikoa hobetzeko modu dibertigarria da, eta ordu bakoitzeko 300-400 kilokaloria erre daitezke, intentsitatearen arabera.
- Aquarunninga edo uretako martxa. Gerrirainoko uretan ibiltzeak edo korrika egiteak zangoak eta gorputzaren erdialdeko muskulu-multzoa entrenatzen ditu, artikulazioetan inpakturik eragin gabe.
- Paddle surfa. Gero eta hedatuagoa da kirol hau. Oreka hobetu eta sabelaldeko eta bizkarreko sakoneko muskuluak indartzen ditu, eta entrenamendu funtzional bikaina da, itsasoaz edo urtegiaz gozatzen duzun bitartean.
- Itsasoko jolasak: Palan aritzea edo olatuetan jauzika ibiltzea familian fit oporrez gozatzeko modu bikaina dira.
Kirola baino askoz gehiago: gorputzerako eta bururako onurak
Uretako era honetako entrenamendua bereziki onuragarria da haurdun dauden emakumeentzat, adineko pertsonentzat, gehiegizko pisua dutenentzat edo artikulazio-errehabilitazioa egin behar dutenentzat. Baina kontuz: fresko egon arren, gorputzak bete-betean lan egiten du.
Gogoan izan: hidrata zaitez ondo, ez izerditzeak ez du esan nahi likidorik galtzen ez duzunik. Mugitzea funtsezkoa da udako nekearen aurkako borroka irabazteko, kirola egiteak endorfinak askatu eta zure energia berraktibatzen du.
Zenbat kirol egitea gomendatzen du Osasunaren Mundu Erakundeak?
Helduek astean 150 eta 300 minutu artean egitea gomendatzen du OMEk, jarduera fisiko neurritsua baldin bada, eta 75 eta 150 minutu artean, jarduera bizia baldin bada, Egunak luzeagoak diren honetan, argi eta mugimendu gehiagodugu gure alde.
Aplika itzazu uda osasungarri bat izateko aholku hauek, eta deskubritu BM Supermerkatuetan jakirik fresko eta hidratatzaileenak, uretako zure ariketen ondoren gorputza berronera dezazun.
Zein da udarako zure kirolik gustukoena? Igeriketa, aquagyma edo uretan oinez ibiltzea duzu nahiago? Konta iezaguzu Facebooken, X-en, Instagramen edo TikTok-en.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.