Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Mugitu zaitez

Aqua-fitnessa: bero egiten duenerako kirol ezin hobea

Bero handia egiten duenean, desagertu egin ohi da entrenatzeko motibazioa Gimnasioan barra-barra izerditzea edo eguzki-galgatan korrika egitera irtetea ez da izaten, hain zuzen ere, gehien desio duguna. Baina, zer irudituko litzaizuke esango bagenizu izerditu gabe egin dezakezula kirola?

Zorionez, ura da udako tenperatura gogorrak jasan behar izan gabe mugimenduan jarraitzeko ingurunerik onena. Aqua-fitnessa –aquagym eta uretako fitnessa ere deitzen zaio– hilabeterik beroenetan kirola egiten jarraitzeko modu eraginkor eta freskagarria da.

Gimnasioa igerilekuan

Bai, imajinatzen duzun bezalakoxea da: ur-ingurunera egokitutako errutinak dira, uraren berezko erresistentzia baliatzen dutenak indarra, erresistentzia eta malgutasuna lantzeko. Eta onena: zure artikulazioak zigortu gabe. Bestela esanda, gimnasioa igerilekura eramatea bezala da, eguzkipean izerdi patsetan jardun gabe entrenatu nahi dutenentzako aukera ezin hobea. Eta probatu nahi izango duzu, izan ere...

  • Inpaktu txikia du artikulazioetan: horixe da dituen abantaila nagusietako bat. Urak indargetu egiten du pisua eta, horrela, murriztu egiten da lesioak izateko arriskua eta artikulazioen higadura. Ideala da belaunetako edo bizkarreko arazoak edo artritisa duten pertsonentzako. Hain zuzen ere, uretako ariketek % 50 murrizten dute artikulazioetako tentsioa mugimendu berberak lehorrean egitearekin alderatuta.
  • Muskulu guztiak lantzen dira: uraren berezko erresistentziak muskulu-multzo guztiak aktibatzera behartzen gaitu, baita norbera ohartu gabe ere.
  • Erritmo kardiobaskularra aktibatzen du: aquagym-ak bihotz-biriken gaitasuna eta forma fisiko neuromuskularra hobetzen ditu, baina batzuetan lehorrean kirola egiten dugunean sentitu ohi dugun itolarri-sentsaziorik gabe.
  • Zirkulazioa hobetzen du: odol-fluxuari hobetzen du, eta horrek hainbat arazori aurre egiten laguntzen du, hala nola bero-sasoietan ohikoa den zangoetako pisu-sentsazioari.
  • Gorputzaren tenperatura erregulatzen du: uretan gaudenez, ez gara gehiegi berotzen, eta murriztu egiten da bero-kolpeak jasateko arriskua.

Gainera, kirola uretan eginda, endorfinak askatzen ditugu eta estresa murrizten dugu, oso beharrezkoa dena udako hilabeteetan, errutinak aldatzen direnean.

Adin guztietarako

Aquagym-ak duen erakargarritasunik handiena izan daiteke adin eta sasoi guztietako jendearentzako egokia dela, batez ere adineko pertsonentzako. Arazo larriagoak eragin ditzaketen erorketak eta lesioak saihesteko modu dibertigarria eta inpaktu txikikoa da.

Gainera, ariketa mota ugari egin daiteke uretan: oinez ibili, hainbat estilotan igeri egin, edo eskola kolektibo batean parte hartu, eta hori ona da sozializatzeari dagokionez ere.

Igerilekurako eta hondartzarako errutinak

Ez dago gimnasio akuatiko batera joan beharrik aqua-fitnessaren onurez baliatzeko. Nahikoa da igerileku batera, itsasora edo ibai-eremu seguru batera joatea. Hona hemen oinarrizko ariketa batzuk:

  • Uretan oinez ibiltzea: erraza eta oso eraginkorra. Igerilekua zenbat eta sakonagoa izan (bularralderaino), orduan eta lan handiagoa egingo dute muskuluek.
  • Belaunak eta orpoak ipurmasailetara altxatzea: aldaken eta belaunen mugikortasuna hobetzen du.
  • Besakadak aurrerantz eta atzerantz: sorbaldak, bularraldeko giharrak eta bizkarra suspertzeko.
  • Zangoen abdukzioa: zangoak alboetarantz irekitzea eta ixtea, izterrak eta ipurmasailak landuz.
  • Jauzi suabeak: goraldi txikiak, artikulu-inpakturik gabeak, sabelaldea eta beheko gorputz-erdia landuz.

Ez duzu ezer asko behar aqua-fitness-erako. Igeri egiteko betaurrekoak, eguzki-babesgarria eta mugitzeko gogoa baino ez. Entrenamendu gogorxeagoa egin nahi baduzu, hainbat osagarri erabil dezakezu, hala nola uretako halterak edo flotazio-gerrikoak.

Eta zure aqua-fitness saioei etekinik handiena atera nahi badiezu, gogora ezazu elikadurak ere funtsezko eginkizuna betetzen duela. Kirola egin baino lehen eta ondoren ondo hidratatzen bazara, eta fruta urtsuak (angurria, meloia, marrubiak) eta snack arinak aukeratzen badituzu, errendimendu hobea lortuko duzu. Aukera fresko horiek guztiak aurkitu ahal izango dituzu BM Supermerkatuetan. Murgilduko zara esperientzia honetan?

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.