Zure kontuan sartu:


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

BM, aldea dago

Erosketa ORAIN erosoagoa BM Txartela

KATEGORIAK

aholkuak

2015 uzt 08Uda

Uda osasungarri bat izateko aholkuak

Uda osasungarri bat

Uda opor garaia izaten da askorentzako, baina atsedenerako eta erlaxatzeko sasoia izan behar duela dirudien hori, erabat kontrako zerbait bihurtzen da askotan. Bidaiatu, turismoa egiten dugu, ordu asko igarotzen dugu eguzkitan, etxetik kanpo jaten dugu, berandu oheratzen gara… Eta horrek guztiak eragina dauka gure gorputzarengan. Hilabete hauetan ohikoak diren ohitura aldaketa horiek kontrola ditzakegu jarraibide erraz batzuekin, gure uda ahalik eta osasungarriena izan dadin.

Hidratazioa

Udako beroaren eta harat-honaten eraginez, deshidratatuago egoten gara; kalkulatzen da pertsona heldu batek, baldintza normaletan, egunean litro bat ur gal dezakeela. Bero-bolada batean, berriz, bi litro galtzera irits gaitezke. Beraz, oso garrantzitsua da etengabe geure burua hidratatzea. Udako protagonistak dira ura, zukuak, freskagarriak… Baita ur kopuru handiak dituzten jakiak ere, angurria eta meloia, esaterako.

Eguzkitan egotea

Asko entzun izan dugu eguzkitan denbora luzez egoteak dauzkan arriskuez, baina ez dago soberan gogoraraztea. Ez zaitez eguzkitan eguerdiko orduetan, eta babes zaitez eguzkiarengandik betaurrekoak, txanoa eta azala zaintzeko eguzkitako krema erabilita.

Higienea

Bero handia egiten duen egunetan, egokiena da hondartzan edo igerilekuan bainatzea; toki horietan oinutsik egon ohi gara, eta horrek oinetan onddoak azaltzeko arriskua dakarkigu. Hori prebenitzeko modurik onena da zona komunetan oinutsik ez ibiltzea, dutxetan eta komunetan, esaterako. Txankletak izango dira zure aliaturik onena.

Digestio arazoak

Oporretara joaten garenean, gorabeherak izaten ditugu otorduetan, eta horrek eragina izan dezake gure urdailean. Ezorduetan jaten dugu, batzuetan gehiegi ere bai, eta, oro har, kaloria askoko jakiak. Ondorioz, digestio txarrak, idorreria eta beste digestio-arazo batzuk sor daitezke.Kontua ez da oporretan dietan egotea, baina oreka bat bilatzen saiatu behar gara. Berandu bazkaldu edo afaldu arren, komeni da eguneko bost otorduak egitea. Gosaldu, hamarretakoa egin, bazkaldu, askaldu eta afaldu egin behar dugu, baina gehiegi asebete gabe. Tentazio handia izaten da hoteleko buffet librea, baina poliki eta nolabaiteko kontrolaz jan behar dugu.

Ez erori egoneko bizitzan

Gauza bat da oporretan atseden hartzea, eta oso bestelakoa da ezertxo ere egin gabe egotea. Ez diogu goizero korrika egitera irten behar denik, baina egun osoa etzanda igarotzea ere ez da egokiena. Hondartzan paseatzeak, igeri egiteak edo zure familiarekin edo lagunekin aisialdiko jardueraren bat egiteak lagundu egingo dizu gogotsu egoten.

Elikagai seguruak

Udako tenperatura igoerak bakterien hazkundea bultzatzen du; beraz, kontu handiagoa izan behar dugu elikagaiak kontserbatzeko. Kontu berezia izan behar dugu maionesarekin, saltsekin, arrautzaz egindako jakiekin eta fruta eta barazkiekin; azken horiek ondo garbitu behar dira gordinik jateko. Halaber, sukaldean janaria prestatzen hasi aurretik, garbi itzazu ondo tresna guztiak, intoxikazioak saihesteko.

Prebentzioa

Esaerak dioen bezala, hobe da prebenitzea… Beraz, maletak prestatzen ari bazara, ez ezazu ahaztu lehen sorospenetarako botika-kutxa, eta sar itzazu zure bidaian oso erabilgarri izan daitezken oinarrizko gauzak.Gogoratu: oporrak gozatzeko dira, eta bon voyage!