Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

BMko produktu-aukera: jasangarritasunarekiko dugun konpromisoa

Ekainaren 18an Gastronomia Jasangarriaren Eguna ospatuko da; horren harira, gogoratu behar dugu BM Supermerkatuek bat egin dutela tokian tokiko 400 ekoizle baino gehiagorekin, zuri sasoiko produktu jasangarri eta natural onenak helarazteko. BM Supermerkatuak aukeratzea trazabilitatea eta erantzukizuna aukeratzea da. Nahi al duzu hainbat adibide?

Gure gaztak bene-benetakoak dira. BM BERTAKO marka elikadura eta bizitza osasungarria duten behi eta ardien hautatutako esneekin lan egiten duten ekoizleen artisau erako esnekiak bermatzen dizkizu.Nahikoa da Oteiza Goikoa baserrira bisita bat egitea hango latxa ardien esnez egindako gaztak familia baten ahaleginaren eta tradizioaren emaitza direla egiaztatzeko.

Fruta eta barazki natural goxo-goxoak. Zer eramango duzu?

Baratzeko produkturik onenak, bizi zaren tokitik kilometro gutxira hazitakoak, zuzenean zure sukaldera. Horrelakoxe fruta- eta barazki-aukera nahi genuen, eta halakoxea da.

Naturala eta artisau erakoa denari balioa ematen duten nekazarien aldeko apustua egiten dugu; horregatik, haiekin lan egiten dugu zuzenean, bitartekaririk gabe, freskotasunik eta kalitaterik gorenena bermatzeko. Horrela, BM SELECTA zigiluak kalitatezko eta heldutasun-puntu oneneko produktuak markatzen ditu. Baratzetik zure mahaira, 24 ordu baino gutxiagoan.

% 100 ekologikoak diren ekoizle eta markak ere babesten ditugu: pestizidarik eta produktu kimikorik gabeko laborantzak. Hain zuzen ere, ELIGES ECO marka dute BM Supermerkatuek, parametro ekologikoei, jasangarriei edo elikadura osasungarriago eta orekatuago baterako parametroei jarraiki ekoiztu direnak biltzen dituena.

Haragia eta arraina, bermatutako jatorrikoa

BM SELECTA zigiluak ere gure haragiaren jatorria eta kalitatea bermatzen ditu.Txahala, txerria, arkumea edo hegaztiak; aukeratzen duzuna aukeratzen duzula, kalitatezko lehengaia eramango duzu, zure inguruneko haztegietan elikadura naturalarekin hazitakoa.

Era berean, itsasoko produktuak ere mimatzen ditugu; horregatik, jatorrira jotzen dugu: Kantauri itsasoko kostaldeko lonjetara, hain zuzen ere, eta lehentasuna ematen diogu arte tradizionalekin harrapatutako arrainari.

PESCA SELECTA zigiluak arrainaren kalitatea ziurtatzen du, baita metodo jasangarri eta ekologikoak erabiliz harrapatu dela ere. Horretarako, hitzarmenak ditugu arrantzaleen kofradia batzuekin; horrela, arrantza-sektorea garatu dadin laguntzen dugu. 

Ekimen horiez gain, elikadura jasangarriaren sektore bateranzko urratsak ematen ari gara, hala nola jakiak alferrik galtzearen aurka borrokatzeko eta poltsa berrerabilgarri eta biodegradagarriak erabiltzearen alde egiteko.  Gure dendak bisitatzera eta aukeran ditugun produktu jasangarri eta ekologiko guztiak deskubritzera animatzen zaitugu.