Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Hiru ekoizle, hiru errezeta: landa-inguruneko artisauak

Zorionekoa da Jose Antonio Herrero: bere pasioa du lanbide. Horrelaxe ikusten du berak bere historia kontatzen duenean, eta landa-ingurunean 35 urte lanean zergatik daraman azaltzen digu. BM Supermerkatuetan badakigu gogor eta etengabe lan egin beharra dagoela nekazaria izateko. Berak, irribarre batekin, zera dio: “landa nire bizitza da”.

“Niretzat, landan lan egitea artisaua izatea da. Gaur egun, dena dago industrializatuta, eta produktuak munduko edozein lekutatik etor daitezke”. Madrildar nekazari honek barazkiak eta ortuariak lantzen ditu hiriburutik 60 kilometrora, eta guregan jartzen du bere konfiantza, produktuok azken kontsumitzailearenganaino hel daitezen.

Aspalditik datorkio bere lanbidearekiko grina. Gurasoak eta lau aitona-amonak ere lanbide bera zuten Villa del Pradon; Madrilgo baratzetzat jotzen den herri horretan bertan bizi da Jose Antonio familiarekin.  Eta ez da harritzekoa. Landa-ingurunean hazitako gizona da, baratzean hazitakoa, haurtzaroko udak eta arratsaldeak tomate-muluen eta kuiatxo-landareen artean igarotakoa. Malenkoniaz gogoratzen ditu garai haiek, eta kontatu digu 14 urterekin, EGB ikasketak amaitu zituenean, nekazaritzari ekin ziola gurasoekin. Eta berak gozatu egiten duen arren, zera dio: “lanbide hau odolean eramaten ez baduzu, jasanezina da. Nekazari izatea erabateko bokazioa da”.

Jose Antonio Herrero – Agricultor

Eta nabari zaio bere lurraldearekiko maitasuna: “Polita da lehen sektorearen berezko funtsaren parte izatea, elikagaiak sortzea jendeak jan ditzan. Elikagaiak ekoiztea bizitza sortzea bezalakoa da. Oso ederra da gauzak egin ahal izatea, jendea elikatu ahal izan dadin”.

Horrexegatik dio Jose Antoniok: “lanbide honetan dihardugunok zorionekoak gara"; hala ere, kontsumitzaileengandik aintzatespena falta zaiela ere aipatzen du: “Gaur egungo gure kultura ekonomikoak ez du landako lana baloratzen”.

Egoera horren erantzukizunaren zati handi bat hurbileko ekoizlearen eta tokiko ekonomiaren aldeko apusturik ez egitean datza. “Oso garrantzitsua da hastapenetara itzultzea. Lehen sektoreari eta landa-guneei eustea eta landa-inguruneko bizitza hiri-ingurunekoa adina sustatzea da modu bakarra, herri horiek iraun dezaten eta desagertu ez daitezen”.

Zorionez, gaur egun produktuen jatorriarekiko gero eta kontzientziazio handiagoa dago, eta BM Supermerkatuok horren inguruko erantzukizuna hartu dugu: tokian tokiko hornitzaileekin lan egiten dugu, produktu freskorik onena eskaintzeko. “Garrantzitsua da BM Supermerkatuak bezalako enpresek gure aldeko apustua egin dezaten. Funtsezko zerbait egin dute: nekazaria eta kontsumitzailea izan dituzte kontuan; tokian tokiko ekoizle txikia supermerkatura hurbildu dute, non bezeroak produktuok eskura ditzakeen”.

Jose Antonio Herrero – Agricultor

“Benetako luxua da jatera zoazen tomatea zure etxetik 60 kilometrora ekoiztu dela eta zonako bizilagunek ekoiztu dutela esan ahal izatea. Luxua da ‘badakit jango ditudan elikagai hauek non ekoizten ari diren’ esan ahal izatea”.

BM Supermerkatuok gure frutategiak beteko dituzten ortuariak landuko dituzten nekazariak babesten ditugu, eta haien produktuak azken kontsumitzailearengana baldintzarik onenetan irits daitezen arduratzen gara. “Nik goizean biltzen dudan produktua fruten sekzioan dago arratsaldean, hozkailuetan denborarik pasatu gabe. Gainera, aurpegia eta izen-abizenak jartzen dizkigute ortuariok landatu, zaindu eta biltzen ditugun ekoizleoi”.

Errezeta: Zerbaren orri-mamiak tenpuran eta zerba-hostoen krema