
Paper Bag BM
Opari arduratsua, biodegradagarria, garbigarria eta berrerabilgarria
Aurten ere, sasoi honetan ohi bezala, poltsa bat emango diegu opari gure bezeroei, BM Supermerkatuetan duten konfiantza eskertzeko. Aurtengo modeloaren ezaugarri nabarmenena da kraft paperezko oinarriz eginda dagoela eta kotoizko heldulekuak dituela. Biodegradagarria, garbigarria eta berrerabilgarria da. Duen tamainari esker (48X50 cm), hainbat gauzatarako erabil daiteke: erosketak egiteko erabil daiteke, baina baita gimnasiora edo hondartzara joateko edo, besterik gabe, paseatzera joateko ere.
BMren “Paper Bag” jasangarriagoak izateko eta plastikozko poltsen kontsumoa murrizteko gure erronkaren barruan egiten ditugun ekintzetako bat besterik ez da. Zentzu horretan, “Erantzukizunaren” inguruan beste urrats bat egin nahi dugu 2020. urte honetan. “E” hori uneoro gurekin egon dadin nahi dugu.
Planetarekin adiskidetzeko, Berrerabiliz, Birziklatuz, gure ekintzak Birpentsatuz, eta hori guztia Erantzukizunez eginez, ingurumenean eragin dezakegun inpaktua minimizatzeko konpromisoak hartuz.
Lau kolore konbinaziotan dago eskuragarri BMren “Paper Bag”: beltza/laranja, beltza/berdea, beltza/horia eta beltza/urdina. “E" hizkiarekin bat egiteko prest zaude, gure Paper Bagekin?
Jasangarritasunerantz urratsak ematen
Ez da kontu berria planeta zaintzeko eta plastikoaren erabilera murrizteko beharrarekin dugun inplikazioa eta, pixkanaka, aldaketak egiten ari gara.
Horrela, fruta eta barazkiak sartzeko poltsak iritsi ziren 2019an, gure fruta-sekzioetan lau unitateko sortatan eskaintzen ditugun sarexka berrerabilgarriak. Orain dela hilabete batzuk, % 70 baino gehiago plastiko birziklatuz fabrikatutako poltsak erabiltzen hasi ginen erosketak etxera eramateko zerbitzuan. Eta Iberdrolarekin hitzarmena egin genuen, kontsumitzen dugun argindar-hornikuntza osoa iturri berriztagarrietatik datorrena izan dadin apirilaren 1etik aurrera; hori egiten duen sektoreko enpresa bakarra eta lehenengoa izango gara.
Badakigu hori guztia ez dela nahikoa, asko dagoela egiteko; horregatik, lanean jarraitzen dugu, hobetzeko eta egunez egun arduratsuagoak izateko.