ELIGES ECO, BM SUPERMERKATUEN marka ekologiko berria
Azken lau urteetan, produktu ekologikoen kontsumoa %90 baino gehiago hazi da. Herritarrak horrelako produktuak kontsumitzearen alde daude. Eta BM Supermerkatuetan hori badakigu. Hori dela eta, ECO produktu sorta bat merkaturatu dugu gure ELIGES markarekin, elikadura osasuntsuagoa eta orekatuagoa izan dezazun.
ELIGES ECO markarekin merkaturatuko ditugun produktuak hauek dira:
SOJAZKO ETA ABENAZKO EDARI BEGETALAK: proteina begetal eta zuntz eduki handiak dituzte. Gantz saturatu eta azukre gutxirekin egindakoak. %100 modu ekologikoan eginak.
KAFE EHO NATURALA: kafe eho naturala, %100 arabikoa. %100 modu ekologikoan eginak.
MUESLI ETA ZEREALAK: muesli kurruskaria frutarekin eta fruitu lehorrekin, %100 modu ekologikoan eginak. Azukrerik gabeko zerealak, %100 modu ekologikoan eginak.
BISKOTEAK: biskote tradizional kurruskariak galorratzarekin. %100 modu ekologikoan eginak.
EZTIA ETA MARMELADAK: %100 ekologikoki egindako marmeladak: marrubi, arana, melokotoi eta arbeletxe zaporekoak. %100 ekologikoki egindako lore-eztia.
FRUTA-ZUKUAK: laranja, melokotoi eta mahats edo sagar zuku ekologikoak. %100 modu ekologikoan eginak.
ENTSALADETARAKO ONGARRIAK: zure entsalada osasungarrietarako ongarri onenak: sagar, ardo zuri eta ardo beltzeko ozpina, eta oliba-olio birjina. %100 modu ekologikoan eginak.
LEKALEAK: babarrun zuria, dilista pardina eta garbantzu pedrosillanoa burdin, mineral, zuntz eta B bitamina ugariekin. %100 modu ekologikoan eginak.
FRUITU LEHORRAK: pistatxoak, intxaurrak, almendrak, palomitentzako artoa eta askotariko nahasketak. Mokadu %100 osasungarriak eta nutritiboak, otordu artean jateko. %100 modu ekologikoan eginak.
GARI-IRINA: Ezinbesteko osagaia dieta osasuntsu eta orekatu baterako. %100 modu ekologikoan eginak.
OILASKO-SALDA: Ekoizpen ekologikoko salda. Bazkari eta afari arinetarako aproposa.
TOMATE FRIJITUA: oliba-olio birjinarekin egina.
KETCHUP: zure janariak modu osasungarrian ontzeko.
ILARRAK, ARTO GOZOA ETA LEKA BERDEAK: proteina begetal handiko ilarrak, %100 modu ekologikoan eginak. Nekazaritza %100 ekologikotik ateratako babarrunak. Zuntz askoko eta gantz saturatu eta azukre gutxiko artoa.