Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Trukuak

Jakiak izoztu eta ez hondatzeko jarraibideak

Elikagaiak behar bezala izozteko hainbat urrats jarraitu behar dugu, dituzten dohainak gal ez ditzaten, eta gauza bera gertatzen da alderantzizko prozesuarekin ere. Halaber, funtsezkoa da zein azkartasunekin egiten den, baina kasu honetan alderantziz, hots, zenbat eta motelago desizoztu, orduan eta hobeto.

Azaldu genuen bezala, elikagaiak izozterakoan izotz-kristalak eratzen dira ehunetan, eta azkarregi desizoztuz gero, elikagaiek jariatzen duten urarekin mantenugaiak –baita bolumena eta pisua ere– galtzeko arrisku handiagoa dago. Horregatik, egokiena da mantso desizoztea, tenperatura aproposean.

Modu seguruan desizozteko bost aholku

  • Hobe hozkailuan: hotzak mikrobio-garapenetik babesten ditu jakiak, eta elikagaiok honda ditzaketen bat-bateko tenperatura-aldaketak saihesten dira (ez desizoztu giro-tenperatura, gero. Are gutxiago egun beroetan edo berogailua jarrita dagoela!).
  • Gainerako jakietatik bananduta: ontzi itxiak erabili behar dira, kutsatze gurutzatuak saihesteko.
  • 24 ordu: desizoztutako elikagaia 24 orduko gehienezko epean kontsumitzea edo kozinatzea komeni da. Planifika itzazu ondo otorduak.
  • Ur hotzetan: desizozteko beste modu seguru bat da jakia ur hotzetan sartzea, baina oso ondo ontziratuta. Desizozteko modu hau azkarragoa da, baina arreta handiagoa eskaini behar zaio; 30 minuturo aldatu behar da ura, tenperatura-gorabeherak saihesteko.
  • Mikrouhin-labea, ahalik eta gutxien: beste erremediorik izan ezean, argi izan behar dugu barrutik kanpora transmititzen dela berotasuna. Hobe da zati txikietarako, eta zati batzuk izoztuta eta beste batzuk egosita gera daitezen saihesteko. Berehala kozinatu behar da.

BM Supermerkatuetan izoztutako jakien aukera zabala duzu, sukaldean denbora aurreratzeko. Kasu horietan, ekoizlearen gomendioak jarraitu behar duzu jakiak behar bezala desizozteko.

Barazki eta ortuari izoztuak: zuzenean zartaginera edo lapikora!

  • Oro har, hobe da barazkiak eta ortuariak izoztuta daudela kozinatzea –egostea, lurrunetan edo salteatuta prestatzea–, hobeto mantentzen baitituzte beren dohainak.
  • Dagokion jakia izoztu gabe egongo balitz emango geniokeen egoste-denboraren bikoitza ematea komeni da.
  • Kontuz ibili behar da barazki izoztuak salteatzerakoan; hobe da pixkanaka botatzea, ura lurrundu dadin eta olioak zipriztindu ez gaitzan.
  • Barazkiak ondo eginda, kurruskari eta kolore biziagoarekin gera daitezen, truku bat da egosketa moztea, eta irakiten dagoen lapikotik ur izoztudun beste batera botatzea (izotz-puskekin).