Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Arrain- eta itsaski-gisatuak: koilaraz gozatzeko

Arrain- eta itsaski-gisatua da udazkeneko platerik goxo eta erakargarrienetako bat. Haragi-gisatuen ordezko aukera bikaina dira, arinagoak. Gainera, oso plater egokiak dira ospakizunetan nabarmendu gaitezen eta, aldi berean, plater osasungarri eta zaporetsu batez goza dezagun. Eguberrietan familiari prestatzeko plater paregabea.

Zein arrain eta itsaski erabil ditzakezu udazkeneko zure arrain- eta itsaski-gisatuetarako? Hilabete honetan, BM Supermerkatuetako arrandegietan, legatza, perka, zapoa, bisigua, mihi-arraina, bakailaoa, lupina, urraburua, hegaluzea, txirlak, datilak, muskuiluak, ganboiak… aurki ditzakezu.Guztiak dira bikainak lapiko on batean sartzeko. Baduzu non aukeratu!

Arrain- eta itsaski-gisatuek nutrizio-balio handia dute, koipe osasungarriak (Omega 3) eta balio biologiko handiko proteinak. Gainera, perfektuak dira dagoeneko nabaritzen hasi garen egun hotz horietarako, beraz, ez dago aitzakiarik urte-sasoi honetan platerok zure dietan txerta ez ditzazun.

Honela prestatzen da itsasoko gisatu on bat

Arraina eta itsaskiak dira produktu nagusiak, beraz, funtsezkoa da freskoak, sasoikoak eta kalitate gorenekoak izan daitezen. Eta asko dakigu guk horretaz, Kantauri itsasoko portu nagusienetako kofradiekin hitzarmenak baititugu.

Pazientzia behar da gisatuok prestatzeko. Su geldoan prestatzen dira, produktua hondatu ez dadin eta zaporeak ondo integra daitezen. Gainera, olioerre on bat behar dute beti (tomatea, tipula, piperrak, porruak, baratxuriak, gatza eta oliba-olio birjina estra), horixe baita gisatu on ororen oinarria.

Koilaraz jaten diren plateren sasoi honetan, marmitakoa da arrain-gisaturik ezagunenetakoa euskal gastronomian. Hegaluzea eta patatak dira protagonista marmitakoan. Hain zuzen ere, oinarrizkoak dira patata-gisatuak, eta protagonista nagusia aldatu baino ez da egin behar plater erabat ezberdina izateko: Patatak txirlekin, datilekin, muskuiluekin, txipiroiekin… Edozerekin doaz ondo!

Baina gaur gorputza berotzeko eta itsasoko zaporeez gozatzeko plater bat proposatuko dizugu: boullabeisea. Jatorriz Marsellakoa da gisatu edo arrain-zopa hau, galiziar gisatuaren edo kataluniar suquetaren antzerakoa. Ez du konplikazio handirik: olioerrea, arrain-salda, patatak eta zure itsaski eta arrain gustukoenak zatituta (ohiko errezetan, zapoa, oilarra edo kabrarroka, ganbak eta muskuiluak edo txirlak erabiltzen dira).

Animatzen al zara gisatu hau prestatzera?