Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Arrain eta itsaski boullabeisea

OSAGAIAK

(Lau lagunentzako)

500 gramo zapo-buztan

Bi barbarin

100 gramo ganba

100 gramo muskuilu

400 gramo patata

Azafraia

Litro bat arrain-salda

500 gramo tomate heldu

Tipula bat

2 baratxuri-atal

Gatza

Piperbeltza

Oliba-olioa

Perrexil freskoa

NOLA PRESTATU

Garbitu muskuiluak, zuritu patatak eta zatitu tomateak.

Txikitu baratxuriak eta tipula. Sueztitu olioz lapiko batean, bost bat minutuz. Gehitu azafraia eta tomateak. Bota arrain-salda eta patatak. Gatzpipertu nahierara, eta utzi egosten 10-15 minutuz.

Garbitu zapoa eta barbarinak (kendu ezkatak, burua eta erdiko hezurra), eta zatitu.

Bota lapikora zapoa, barbarinak, muskuiluak eta ganbak, ondu eta egosi 10 bat minutuz. Apaindu perrexilaz, eta zerbitzatu.

  • LEHENAK
  • ZOPAK, SALDAK ETA KREMAK
  • ARRAINAK ETA ITSASKIAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 30'-60'
  • HAURRAK
  • OSASUNGARRIA
  • LAKTOSA GABEA
  • ZELIAKOAK