Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Patata berria: tuberkulu gaztea, errezeta bikainak prestatzeko

Baratzeko produktu guztiek bezala, patatak ere badu biltzeko bere sasoia. Patatak sukaldean erabiltzeko aukeratzerakoanalderdi horri erreparatzen badiogu, udaberrian biltzen da patata berria, patata goiztiarra edo gaztea ere deitzen zaiona; beraz, datozen hilabeteetan kontuan izan beharreko produktua da.

Hain zuzen ere, heldutasun-puntu egokienera iritsi baino lehentxeago (apiriletik ekainera bitartean) biltzen direlako hartzen ditu izen horiek. Hala ere, jangarriak dira erabat eta, bilketa goiztiar horri esker, sukaldean zenbait plater prestatzeko ezaugarri bikainak dituzte.

Patata gaztearen ezaugarriak

Oroko har, sasoiko patata eta patata zaharra edo berantiarra baino txikiagoa, trinkoagoa eta leunagoa izaten da patata gaztea. Azal finekoa da, eta hori argi kolorea du barrutik, zapore suabea eta gozo samarra.

Duten ezaugarri nagusia da almidoia baino ura kontzentratzen dutela gehiago, eta hori garrantzitsua da kozinatu ondoren osorik manten daitezen. Baina arrazoi beragatik, hauskorragoak ere badira, eta gainerako patatak baino denbora laburragoz kontserbatzen dira.

Patata berriaren dohainak eta erabilerak

Tuberkulu bildu berri hauen erabileren artean, hauek nabarmen ditzakegu:

  • Patata zaharrek baino kaloria kopuru txikiagoa dute (74 Kcal 100 gramo bakoitzeko). Hobe da lurrunetan prestatzea, frijituta hirukoiztu egiten baitugu kaloria kopurua.
  • C bitamina kopuru handiagoa dute (20 bat miligramo). Bitamina hori hobeto kontserbatzeko, azal eta guzti egostea komeni da.
  • Digeritzeko errazagoak dira (prestatzeko moduaren arabera, jakina). Eta hobe barazkiren batekin eta proteina pixka batekin (haragia, arraina, arrautza, lekaleak) konbinatzea.
  • Sodio kopuru txikiagoa dute, eta hori interesgarria izan daiteke mineral hori mugatzen duten dietetan.
  • Potasio kopuru handia dute (570 mg), diuretikoa dena.
  • Erabilerak: Patata trinkoak eta txikiak direnez, ez dira hausten egosterakoan; horrenbestez, egokiak dira entsaladillak eta tortillak prestatzeko, edo garnizio eta entsaladetarako, esaterako.

Gogora ezazu leku ilun eta fresko batean kontserbatu behar direla, sarezko poltsa batean edo zirrikitudun egurrezko kaxa batean. Patata berria erosterakoan, kontuan hartu erosten duzun kopurua, ez daitezen kontsumitu baino lehen hondatu.