
Arrain zopa
Osagaiak lau lagunentzat:
Arrain-hezurrak (250 g)
Tomate naturala (100 g)
Tipula (100 g)
Piper berdeak (100 g)
Ardo zuria (100 g)
Piper txorizero lehor 1
Ogi zati bat
Hornigaia egiteko:
8 muskuilu
8 otarrainxka
8 txirla
Prestaketa:
Kazola batean, tipula sueztituko dugu piperrarekin batera, garden geratu arte. Ondoren, tomatea gaineratu eta ura lurruntzen utziko dugu. Jarraian, ardo zuria gehitu, eta hori ere lurruntzen utziko dugu. Ondoren, arrain-hezurrak, ogia eta piper txorizeroa gaineratuko ditugu, eta urarekin estaliko dugu dena. Su motelean 30 minututan utzi ondoren, hezurrak kenduko ditugu, eta dena birrindu eta iragazi egingo dugu. Hornigaia egiteko, zartagin batean otarrainxkak bi aldeetatik salteatu, muskuiluak eta txirlak gaineratu, sutik kendu, tapa jarri eta irekitzen utziko ditugu. Zopa hornigaiarekin mahairatuko dugu.
- LEHENAK
- ZOPAK, SALDAK ETA KREMAK
- ARRAINAK ETA ITSASKIAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: +60'
- OSASUNGARRIA
- LAKTOSA GABEA