
Elikadura osasungarria
Aldez aurretik kozinatzea (eta izoztea), arrakasta segurua
‘Mageirokofobia’ kozinatzeari zaion beldur anormal, irrazional eta gaixotia da. Grezierako ‘mageiros’ hitzetik dator; ‘sukaldari’ edo ‘harakin’ esan nahi du. ‘Phobos’ hitzak, berriz, ‘izua’.
Mageirokofobia berariazko kategoria klinikotzat jotzen ez den arren, nahasmendu hori dutenek diote zauriren bat egiteko, errezeten zailtasunarekiko edo gaixotasunak hedatzeko ikaragarrizko beldurra dutela.
Logikari jarraituz, ‘mageirokofilia’ izan beharko litzateke antonimoa, baina hitz hori ez da existitzen. Izan ere, askok hasiera batean sukaldean aritzea gustuko izatea ukatzen duten arren, gero aitortzen dute gozatzen dutela, baldintzak onak baldin badira eta behar adina denbora baldin badute.
Horrexegatik, hain zuzen ere, Gabonetan presarik gabe kozina dezazun gomendatzen dizugu. Ibil zaitez garaiz, eta kozina ezazu aldez aurretik, denbora soberan duzunean; horrela, lasaiago ibiliko zara. Era horretan, ongailuak, haragiak saltsan edo kremak prestatu eta inolako arazorik gabe izoztu ahal izango dituzu, produktua hondatu denaren beldurrik gabe.
Hainbat errezeta utziko dizkizugu, izoztu ditzakezunak eta, gainera, jai hauetarako idealak direnak. Har itzazu kontuan, kozinatu, izoztu, eta egiazta ezazu formula honen arrakasta.