Txipiroiak tintan
Lau lagunentzako osagaiak
Bizpahiru txipiroi
250 ml. oliba-olio birjina estra
Sei tipula handi
Baratxuri-buru txiki baten erdia
Hiru piper berde
100 ml ardo zuri
3 tomate
Zortzi ogi-zati frijitu
Nola prestatu:
Txipiroiak garbitu, eta barruan duten tinta katilu txiki batean gordeko dugu, uretan. Gorputza garbituko diegu, bueltan eman, eta txibiaren tentakuluekin eta gainerako atal haragitsuekin beteko dugu; ziurta zaitezte bentosak ondo karrakatzen dituzuela tentakulu txikien erdian dituzten uztaiak eta ahoa –mokoa– ateratzeko.
Gatza bota, eta zartagin batean salteatuko ditugu, olio gutxirekin eta estalita, zipriztindu ez gaitzaten. Gero pixka bat gorrituko ditugu.
Saltsa prestatzeko: Tipulak zatitu eta poliki-poliki sueztituko ditugu kazola batean, oliba-olioarekin. Baratxuriak gehituko dizkiogu, erditik moztuta, baita piper berdeak ere, zatituta eta hazirik gabe. Dena izerditzen utziko dugu, eta tomateak gehituko dizkiogu, xaflatan moztuta.
Tintak –ur eta guzti– eta ardo zuria birringailutik pasatuko ditugu, eta barazkiak gehituko dizkiogu.
Apaintzeko, ogi-zati frijituak erabiliko ditugu.
- LEHENAK
- BIGARRENAK
- ZAILTASUNA: HANDIA
- DENBORA: +60'
- OSASUNGARRIA
- HAURRAK
- LAKTOSA GABEA
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.