
Txahal-masailak
Lau lagunentzako osagaiak
Bi txahal-masailak
Tipula bat
Azenario bat
Apio-adar bat
Porru bat
100 gramo tomate, zatituta
500 ml jerez
200 ml haragi-salda
100 ml ardo beltz
Koilarakadatxo bat azukre
Piperbeltz beltza, ehotuta
Ezkai-adar bat
Erramu-hosto bat
Nola prestatu:
Txahal-masaila zatitan moztu eta 12 orduz mazeratuko dugu jerezetan –erdia– (noizean behin buelta emango diogu). Xukatu eta gatzpipertu egingo dugu. Olioa berotu, eta haragi zatiak gorrituko ditugu.
Lapiko batean, tipula eta apioa xehetuta, azenarioa osorik, erramua, ezkaia, gainerako jereza, haragi-salda, ardo beltza eta tomate kontzentratua jarriko ditugu. Eta azukrea, gatza eta piperbeltz beltza botako diogu..
Haragia ere sartuko dugu. Ordu eta erdiz egosiko dugu, lapikoa estalita. Haragia eta azenarioa atera, eta gerorako gordeko ditugu.
Saltsa birrindu, eta puregailutik pasatuko dugu. Berotu egingo dugu, urritu eta loditzen den arte. Haragia eta azenarioa (xaflatan) gehituko dizkiogu saltsari, eta irakite labur bat emango diogu.
- BIGARRENAK
- HARAGIAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: +60'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- HAURRAK
- LAKTOSA GABEA