Arrain-zopa
Lau lagunentzako osagaiak
500 gramo arrain-hezur
200 gramo arrain zuri, kubotan
Bi xafla ogi txigortu
100 gramo ardo zuri
Tipula bat, zatituta
Piper berde bat, juliana eran moztuta
200 gramo muskuilu garbi
100 gramo txirla
Tomate frijitua
Nola prestatu:
Tipula eta piperra sueztituko ditugu, tomate frijitua eta ardoa gehituko dizkiegu, lurrundu, eta arrain-hezurrak bota.
Urez estali, eta 20 minutuz egosi beharko dugu. Arrain-hezurrak atera, eta birrindu, iragazi eta berriro jarriko dugu irakiten.
Arrain-kuboak, txirlak eta muskuiluak botako dizkiogu saldari, minutu batez egosi eta zerbitzatu.
- LEHENAK
- ZOPAK, SALDAK ETA KREMAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: +60'
- OSASUNGARRIA
- HAURRAK
- LAKTOSA GABEA
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.