Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Zure dietan sartu beharreko hezurdun 7 fruta

Udaberri bete-betean gaude, eta hezurdun frutak ari dira zitrikoen lekua hartzen gure fruta-denden apaletan. Erraza da frutok identifikatzea –begiratu batera ez bada ere–, barruan hezurra edo hazia dutenak baitira eta, kasu batzuetan, tamaina nahiko handikoak.

Oro har, kolore deigarriak izaten dituzte hezurdun frutek, eta aromatikoak, gozoak eta zaporetsuak dira, ur kopuru handia izaten baitute. Mantenugai ugari dute, gainera, besteak beste A, C eta E bitaminak, zuntza eta hainbat mineral, hala nola potasioa. Horregatik, oso onak dira giharretarako, artikulazioetarako, immunitate-sistemarako eta heste-igarotzerako.

Hauexek dira zure dietan sartu beharko zenituzkeen hezurdun 6 frutak:

  • Mertxikak: Maiatzetik irailera. Kaloria kopuru txikia eta ur kopuru handia du. Nabarmentzekoak dira antioxidatzaileak eta C bitamina (ale batek egun bakoitzerako gomendatutako kantitatearen % 20 betetzen du)
  • Abrikota: Maiatzetik irailera. Mertxika txiki baten antzerakoa da, baina ez du hain mami urtsua. A bitamina, potasio, kaltzio eta magnesio kopuru handia du.
  • Paraguaioa: Maiatzetik abuztura. Beste mertxika barietate bat da, baina zapala. Nabarmentzekoa da karoteno eta mineral ugari dituela, hala nola, potasioa, fosforoa, kaltzioa eta burdina.
  • Brinoia: Maiatzetik irailera. Mertxikaren aldaera bat da, baina ilerik gabeko azalarekin. Oso egokia da hipertentsiodun pertsonentzako (sodio kopuru txikia).
  • Gereziak: Apiriletik abuztura. Antioxidatzaileak eta bitaminak ditu, bihotzerako onak direnak. Melanina ere badu, lo egiteko lagungarria dena. (Ez da melatonina izango? Melanina pigmentu bat da)
  • Arana: Apiriletik abuztura. Antioxidatzailea da, eta zuntz eta ur kopuru estra du; horrek digestioari eta heste-igarotzeari laguntzen dio. Aran gorria perfektua da freskoan jateko edo edozein haragirekin batera jateko.
  • Mizpirak: Martxotik uztailera. Mami laranjatua eta gozoa du, eta C eta B bitamina, fosforo, kaltzio eta burdin iturri paregabea da. Asko asetzen du eta diuretikoa da, ezin hobea likido-erretentzioa saihesteko.

Oro har, tinko eta berde samar daudenak aukeratzea komeni da, bildu ondoren ere heltzen jarraitzen dutelako (gereziak izan ezik). Hobe da hozkailutik kanpo gordetzea heltzen diren bitartean. Behin jateko puntuan daudenean, hobe da hozkailuan gordetzea, 5-7 egunez gehienez.

Naturalean jan daitezke, edo konpotak edo pastelak egin daitezke. Adibidez, plantxan presta daitezke mertxikak(edo labean,350 gradutan, 15-20 minutuz), eta norbere gustura estali (esnegaina, kanela, gailetak, izozkia, etab.). Hainbat errezeta osasungarri prestatzeko oinarri modura ere erabil daitezke, hala nola azken-burukoak  jogurtarekin edo, are, sorbete orijinal bat.

Gogoratu: eros ezazu behar duzuna bakarrik, eta saia zaitez dieta osasungarri eta orekatua izaten etxean zauden bitartean. Egunotan askotariko menuak prestatzeko, BM Supermerkatuen errezetetako batzuk probatzera animatzen zaitugu.