Elikadura
Zer onura dituen fruta hezurdunak jateak
Fruta hezurdunek beren hazia endokarpio gogor batean sartuta izaten dute. Multzo horretakoak dira fruta hauek: abrikotak, gereziak, aranak, melokotoiak, nektarinak eta paraguaioak. Uda eta udazkenaren parte bat dira fruta hezurdunen garaia, gure osasunerako dituzten onura guztiez baliatzeko garairik onena.
FRUTA HEZURDUNEN ONURAK:
- Haien ur-kantitateak organismoa hidratatzen laguntzen digu.
- Fruta hezurdunak aberatsak dira A bitaminatan, zeinak gure azala, mukosak eta ikusmena babesten baititu. Melanina sintetizatzen ere laguntzen digu; eguzki-erradiaziotik babesteko azalak duen babes naturala da melanina.
- Beste fruta batzuekin alderatuz, haien azukre- eta kaloria-kantitatea ertaina da. Ezin hobea da meriendetarako.
- Fruta hezurdunen zuntzak heste-igarotze ona izaten laguntzen du, eta idorreriari aurre egiten. Zuntz gehiena frutaren azalean dago, baina intsektizida-hondarrak ere han egoten dira. Hobe da zuritzea.
- Haien azukreak erraz digeritzen dira. Xurgatu ere azkar xurgatzen dira, ordea; horregatik, diabetesa duten pertsonek kontrolatu egin behar dute zenbat kontsumitu.
- Haien potasioak arteria-presioa kontrolatzen laguntzen digu eta likidoen erretentzioa —oso ohikoa udan, beroagatik—gutxitzen.
NUTRIZIO-OSAERA
- Kaloria-ekarpena: ertaina, beste frutekin alderatuta; 40-50 kcal /100 g gutxi gorabehera
- Ura: % 80-95
- Azukreak: fruktosa, sakarosa eta glukosa, batez beste % 10 Zertxobait aldatzen da fruta-barietatearen eta heldutasun-mailaren arabera.
- Ia ez dute proteinarik ez gantzik.
- Landare-zuntza: % 2. Pektinak eta hemizelulosak.
- Aberatsak mineraletan: magnesioa, fosforoa, sufrea, manganesoa eta potasioa.
- C, E eta A bitaminak. A bitamina da fruta hezurdunetan garrantzitsuena.
![]() |
Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa |
Gogoan izan gomendatzen dela helduek gutxienez bi fruta-ale jatea egunean eta haurrek, hiruzpalau. Beti produktu freskoak eta sasoikoak jan. Orain, BM supermerkatuetan, fruta hezurdunak jateko unea da!
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.
