Sasoiko produktua
Ziazerbarik unerik onenean: eskain diezazuketen guztia (eta nola aprobetxatu ondo)
Topiko eta mitoetatik harago, ziazerba eguneroko elikaduran presentzia handiagoa izan beharko lukeen hosto berdedun barazkia da. Urte-sasoi honetan izaten dute zaporerik, testurarik eta mantenugai-kontzentraziorik aproposena. Gakoa da ziazerbak nola erabili jakitea.
Denok ezagutzen du Popeye, baita pertsonaia horrek ziazerbekiko zuen obsesioa ere, naturaz gaindiko indar-iturri gisa. Errealitatea ez da horrenbesterainokoa, baina bai oso interesgarria: mito horren jatorria E. von Wolf zientzialariari egozten zaion transkripzio-akats batean dago; izan ere, dezimal baten koma gaizki jarri zuen eta, ondorioz, hamar aldiz burdina gehiago zuela jarri zuen.
Hau da, ez da “super-elikagai” magikoa, baina barazki osoa da, egunerokotasunean txertatzeko erraza, eta benetako onurak dituena, erregulartasunez kontsumitzen denean.
Zer eskaintzen digute benetan (eta zer ez) ziazerbek?
Ziazerbek nutrizio-profil oso interesgarria dute. Nutrizioaren Espainiako Fundazioak jasotzen duen bezala, nabarmentzekoa da duten K bitamina, folato, antioxidatzaile eta mineral kantitatea (burdina eta kaltzioa, esaterako), beraz, dieta anitz eta orekatu batean ziazerbak sartzea gomendatzen da.
Gainera,ziazerbek, duten zuntz kantitate handiari esker, hesteetako mikrobiota zaintzen duen elikagai prebiotiko gisa jarduten dute, gaur egun nutrizioan boladan dagoen joera, osasun digestiboa eta immunologikoa optimizatzea helburu duena.
Hori bai, espektatibak ñabartzea komeni da: ez dute proteina kantitate handirik, eta duten burdina kantitatea ez da uste izaten den adinakoa eta xurgatzeko horren erraza. Hala ere, kaloria oso gutxirekin, nutrizio-kalitate handiko barazkia da.
Landare-burdina: nola hobetu burdinaren xurgapena
Ziazerbek 100 gramo bakoitzeko 2,7 mg inguru burdina dute (iturri batzuen arabera, kantitate hori handiagoa da), ohiko beste elikagai batzuen antzera. Burdina-motan dago aldea: hemo ez den burdina dute, landare-jatorrikoa, eta burdina mota horren xurgapena animalia-jatorrikoarena baino txikiagoa da.
Alde ona da askoz hobeto aprobetxa daitekeela, C bitaminan aberatsak diren jakiekin konbinatuz gero. Hona hemen xurgapena areagotzeko konbinazio erraz batzuk:
- Ziazerbak laranja-zuku naturalarekin
- Ziazerbak piper gorriekin
- Ziazerbak tomate freskoarekin
- Ziazerbak marrubiekin, entsaladan
Gordinik edo kozinatuta... eta zer egin mikaztu ez daitezen eta urik aska ez dezaten
Ziazerba gordinei edo kozinatuei buruzko gure artikuluan kontatu genizun bezala, aukera biek abantaila ezberdinak dituzte. Gordinik –entsaladetan o smoothie-etan– hobeto kontserbatzen dute C bitamina eta testura freskoa dute. Kozinatuta galdu egiten dute bitamina horren zati bat, baina digestiboagoak dira, eta hobeto aprobetxatzen dira beste osagai antioxidatzaile batzuk.
Gehiegi kozinatzea izaten da ohiko akatsetako bat. Nahikoa izaten da salteatu azkar bat edo egosketa labur bat. Gatza amaieran bota eta ondo xukatuz gero, ur gutxiago askatuko dute. Eta ukitu mikatz bat nabaritzen baduzu, osagai suabeekin konbinatzeak –arrautza, lekaleak edo gazta freskoa– zaporea orekatzen laguntzen du.
Ez kremak egiteko soilik
Ziazerbek joko handia ematen dute eguneroko errezetetan. Ondo funtzionatzen dute koilaraz jateko plateretan, tortilletan, salteatuetan, edo errezeta osoen barazkizko oinarri gisa. Hona hemen zenbait ideia, inspira zaitezen:
Sasoiko barazkien aldeko apustua egitea –ziazerbak kasu– eguneroko elikadura zaintzeko modu erraza da. BM Supermerkatuetan, sasoian sasoiko barazki freskoak aurkituko dituzu, kalitatezkoak eta hurbilekoak, baita artatutako sekzioak ere, zuretzako errazagoa izan dadin ondo hautatzea eta hobeto kozinatzea, erosketa-saskia elikadura osasungarri eta errealista batera egokituz.
Gustuko al dituzu ziazerbak , edo ba al duzu barazki hori prestatzeko modu gustukoren bat? Konta iezaguzu Facebooken, X, Instagramen edo TikToken.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.