Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Ziazerba eta feta gazta tortilla

Lau lagunentzako osagaiak

6 arrautza handi

200 gramo ziazerba fresko

100 gramo feta gazta

Tipula ertain bat

2 baratxuri-atal

2 koilarakada oliba-olio birjina estra

Gatza eta piperbeltza, norbere gustura

 

Nola prestatu:

Ziazerbak ondo garbitu behar ditugu, eta ura kendu. Tipula eta baratxuriak zuritu eta fin-fin txikitu.

Zartagin batean, koilarakada bat olio berotu eta tipula botako dugu. Gardentzen hasten denean, baratxuri txikitua botako diogu. Ondoren, ziazerbak gaineratu eta su ertainean kozinatuko ditugu, murrizten diren arte.

Katilu handi batean, arrautzak irabiatuko ditugu. Barazki kozinatuak gehituko dizkiegu, eta feta gazta gainetik botako diogu, txikituta. Gatza eta piperbeltza bota, eta suabe nahastuko dugu dena.

Beste koilarakada bat olio berotuko dugu zartaginean. Nahasketa bota, eta su ertain-baxuan kozinatuko dugu. Ertzak mamitzen hasten direnean, plater batekin estali eta irauli egingo dugu, beste aldea kozinatzeko.

Aurki itzazu osagai guztiak hurbilen duzun zure BM supermerkatuan edo ONLINE dendan!

  • BIGARRENAK
  • BARAZKIAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 0-30'
  • OSASUNGARRIA
  • ZELIAKOAK
  • HAURRAK