Elikadura osasungarria
Zenbat ultraprozesatu dago zure erosketa-saskian?
Egunerokoan, presak eta erosotasuna nagusitzen dira, saskian zer sartu erabakitzerakoan. Hala ere, noizbait begiratu al duzu arretaz benetan etxera zer eramaten duzun? Ultraprozesatuek apalen zati handi bat kolonizatu dute eta, batzuetan, horren ondo kamuflatzen dira, ezen zaila izaten baita identifikatzea.
Gaurko honetan, zure erosketa-saskia hautatzen eta zure eta zure familiaren osasunerako erabakirik onenak hartzen lagunduko dizugu.
Prozesatu guztiak ez dira berdinak
Garrantzitsua da dena zaku berean ez sartzea: badaude prozesatu osasungarriak ere. Poteko lekale egosiak eta bere horretan ontziratutako arrain-kontserbak, esaterako, sukaldeko lana errazten diguten aliatu bikainak dira eta, gainera, ez dira gure osasunerako kaltegarriak.
Ultraprozesatuak dira kalte egin diezaguketen produktuak: elikagaietatik eratorritako substantziekin (koipe finduak, azukreak, almidoiak) prestatutako produktu industrialak, gehigarri, koloratzaile eta zapore-indartzaile ugari dituztenak. Oso erakargarriak izateko diseinatuta dauden produktuak dira, baina nutrizio-profil eskasa dutenak.
Saskia betetzerakoan egiten ditugun ohiko akatsak
Batzuetan, aukera arinak edo osasungarriak aukeratzen ari garela pentsatuta egiten ditugu erosketak, baina ez da hala izaten. Zure dieta zapuzten duen akats ugari dago, hala nola etiketan "0%" edo "fit" daramaten produktuez fidatzea; eta, analizatu ondoren, egiaztatzen da edulkoratzaile edo irin findu mordoa dutela.
Zergatik erakartzen gaituzte horrenbeste? Faktore emozionala
Zure saskia snack gaziz, opilez edo aurrez kozinatutako platerez beteta dagoela konturatzen bazara, baliteke ez izatea denbora-faltagatik soilik. Askotan, estres edo antsietate uneak arintzeko jotzen dugu produktu horietara. Funtsezkoa da benetako gosea eta gose emozionalabereizten ikastea, ultraprozesatuak ez daitezen zure eguneroko “babesleku” bihurtu.
Bizitzako etapa ezberdinetan duten eragina
Ultraprozesatuak saihestea ez da soilik pisuarekin lotutako kontua, baizik eta baita epe luzerako osasunarekin ere:
- Haurtzaroan: Produktu horiekiko esposizio goiztiarra da haurren obesitatearen faktore nagusietako bat. Elikagai freskoak lehenestea da umeen etorkizunerako inbertsiorik onena.
- Helduaroan: Hormona-aldaketako sasoietan menopausian, esaterako, gorputzak kalitate oneko mantenugaiak behar izaten ditu, hezurren osasuna eta osasun kardiobaskularra babesteko, eta ultraprozesatuek ez dute horrelakorik eskaintzen.
Zure erosketa-saskia “garbitzeko” hiru truku
- Bost osagaien araua: Etiketa batek bost osagai baino gehiago baldin baditu, eta horietako asko zure sukaldean ez badituzu (izen kimikoak, jarabeak, etab.), produktu ultraprozesatua izango da ziur asko.
- Lehenetsi produktu freskoak: Saia zaitez erosten duzunaren % 80 jaki freskoak izan daitezen: fruta, barazkiak, haragia, arraina, arrautzak eta lekaleak.
- Ez zaitez gosez joan erosketak egitera: Hori urrezko araua da, ez zaitezen erori erakargarriagoak baina horren osasuntsuak ez diren produktuen tentazioan.
BM Supermerkatuetan, kalitatezko produktu freskoen aldeko apustua egiten dugu. Gure korridoreetan zabiltzan hurrengoan, ea fruten eta barazkien koloreek bilgarri distiratsuei irabazten dien! Zure osasunak eskertuko dizu!
Ba al duzu trukuren bat, produkturik onenak identifikatzeko edo haurrek produktu osasungarriak aukera ditzaten? Konta iezaguzu Facebooken, X-en, Instagramen edo TikTok-en.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.