Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Benetako gosea edo gose emozionala? Ikasi bereizten

Esan iezadazu noizbait gertatu al zaizun: arratsaldeko hiruretan, benetan gose izan gabe, hozkailuaren aurrean zaude, erasorako prest. Edo gaueko hamarretan, ondo afaldu ondoren, “behar” duzun txokolate zati horren bila joan zara. Zergatik gertatzen da hori?

Ongi etorri gose emozionalera: estresari, antsietateari, tristurari edo asperdurari erantzuteko jatea. Eta iraila, errutinen eta erantzukizunen itzulerarekin, gose mota hori agertzeko hilabete perfektua da.

Ezagutu behar dituzun lau gose motak

"Gose" modura interpretatzen dugun guztia ez da “gosea” Adituek diote hainbat gose mota dagoela, baina badaude ondo ezagutzea komeni zaigun hiru mota:

  • Gose fisiologikoa: benetakoa. Pixkanaka agertzen da, eta edozein jaki elikagarrik asetzen du.
  • Gose emozionala: bat-batean agertzen da, eta erabat lotuta dago egoera emozionalarekin (asperdura, estresa edo tristura). Jaki espezifikoak eskatzen ditu (normalean, gozoak edo ultraprozesatuak) eta ez da desagertzen, jaten baduzu ere.
  • Gose soziala/sentsoriala: kanpoko estimuluek eragiten duten sentsazioa (beste batzuk jaten ari direlako jatea, ogi egin berriaren usaina…), benetako apetiturik ez baduzu ere.

Test azkarra: benetako gosea edo gose emozionala?

Hozkailua ireki baino lehen, egin galdera hauek zeure buruari:

  • Bat-batean agertu zaizu?
  • Gorputzak jaki espezifikoren bat eskatzen dizu (gozoa/gazia)?
  • Orain dela hiru ordu baino gutxiago jan duzu?
  • Emozio biziren bat bizi izaten ari zara?
  • Desagertu egiten da 10 minutuz distraitzen bazara?

Erantzun gehienak baiezkoak baldin badira, gose emozionala izango da ziur aski. Gose emozionala arintzeko aholku batzuk emango dizkizugu.

Gose emozionala: zer egin dezaket?

Jateko bulkada geldiezina sentitzen baduzu, erabili estrategia hau:

  1. Egin 10 minutuko geldialdia: Irten ibiltzera, distraitu zaitez norbaitekin hitz eginda edo jardueraren bat eginda, edo egin arnasketa sakonak.
  2. Hidrata zaitez: Batzuetan, nahastu egiten ditugu egarria eta gosea.
  3. Gosez jarraitzen baduzu: Aukeratu kaloria gutxi duen jaki asegarriren bat (fruta edo barazki urtsuren bat, angurria edo luzokerra, esaterako).

Gakoa da ulertzea, elikadura egokiaz eta jarduera fisikoaz gain, badagoela zure osasunean funtsezko eginkizuna betetzen duen beste aliatu bat: ongizate emozionala.

Egoera bakoitzerako BM-ren snack adimentsuak

  • Benetako gosea duzunerako: BM Supermerkatuetan, benetan elikatuko zaituzten aukerak aurkituko dituzu: fruitu lehor naturalak, greziar jogurtak, sasoian sasoiko frutak edo ogi txigortu integralak ahuakatearekin.
  • Une emozionaletarako: Arazoa nutrizionala ez denean, bila itzazu gosea deskonpentsatu gabe arinduko dizuten alternatibak: infusio lasaigarriak  txokolate beltza (% 85 kakao) (nahikoa da ontza bat) edo magnesio kopuru handiko snack-ak, ekilore-haziak kasu.
  • Antsietate soziala duzunerako: Eduki beti aldean alternatiba osasungarri bat: azukre erantsirik gabe zereal-barratxoak edo fruitu lehor nahastuak, eta partekatu ere egin ditzakezu.

Izan ezazu gogoan: benetako gosea eta gose emozionala bereizten jakitea da zure elikaduraren gaineko kontrola berreskuratzeko lehenengo urratsa. Zure ongizate emozionala elikadura ona bezain garrantzitsua da.

Ba al zenekien gose mota hauek existitzen direla Konta iezaguzu FacebookenTwitterrenInstagramen edo TikTok-en.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.