Elikadura osasungarria
Zure dieta zapuzten duten akatsak: horren kaltegarriak ez diren jakiak (eta kaltegarriak izan daitezkeen beste batzuk)
Asmo onez gainezka iritsi ohi da urtarrila, baina baita mitoz beteta ere. Dieta azkarrak, produktu miraritsuak edo debekatutako jakien zerrendak boladan daude oraindik ere.
Eta arazoa ez da izaten zer jaten dugun, nola jaten dugun baizik. Pisua galtzeko, kontua ez baita gutxiago jatea, hobeto jatea eta pixka bat gehiago mugitzea baizik.
Pisua galdu nahi dugunean egiten ditugun akatsik ohikoenak
Akatsik ohikoenetakoa izaten da ‘light’ edo ‘fitness’ produktuetan itsu-itsuan konfiantza izatea. Jaki batek koipe edo azukre gutxiago izateak ez du esan nahi ezinbestean osasungarria denik, ezta argaltzen laguntzen duenik ere. Kasu askotan, mantenugai baten murrizpena gatz, gozagarri edo irin findu gehiagorekin konpentsatzen da. Horregatik, etiketak ondo irakurtzea komeni da, saskian sartu baino lehen.
Ohiko beste akats bat izaten da elikagai-multzo bat guztiz baztertzea, hala nola koipeak edo karbohidratoak. Ohikoa da pentsatzea elikagaiak ‘zenbat eta gutxiago prozesatuak izan, hobe’, inolako ñabardurarik gabe. Badaude ultraprozesatuak erabat baztergarriak direnak, baina baita gutxieneko prozesamendua duten elikagaiak ere, elikadura orekatu batean inolako arazorik gabe sar daitezkeenak.
Arazo ez diren elikagaiak; arazoa horiek nola erabiltzen ditugun izaten da
- Fruitu lehorrak: oso elikagarriak dira, baina oso erraza da fruituok gehiegi jatea, errazioa kontrolatzen ez badugu.
- Oliba-olioa: ezinbestekoa da sukaldean, baina neurrian erabiltzea komeni da.
- Ogia, arroza eta pasta: bidegabeki demonizatuta daude, baina arazoa izaten da kantitatea eta zerekin jaten ditugun.
- Zukuak eta smoothie-ak: etxean egindakoek ere azukre asko izaten dute, eta fruta osoak duen zuntzaren zati bat galtzen dute.
- ‘Light’ edo ‘azukrerik gabeko’ produktuak: segurtasun-sentsazio faltsua sor dezakete.
- ‘Fitness’ snack-ak edo proteikoak: kasu askotan, ultraprozesatuak izaten dira.
Pisu-galera errealista eta iraunkorrago baterako gakoak
Osasunaren arloko agintari nagusiak bat datoz: pisu-galera iraunkorra ohituretan oinarritzen da, ez muturreko murriztapenetan. Otorduak planifikatzea, etiketak irakurtzea, jaki freskoak lehenestea eta etxean gehiago kozinatzea dieta miraritsuak egitea baino eraginkorragoa izaten da.
Poliki jatea, gose- eta asetasun-seinaleak errespetatzea eta modu erregularrean jarduera fisikoa egitea oinarrizko alderdiak dira. Eta, batez ere, irtenbide azkarren aurrean mesfidantza izatea komeni da: pisua modu osasungarrian galtzeko, denbora behar da, baina horixe da pisu-galera mantentzeko modu bakarra.
Eta aldaketa horiek benetan iraunkorrak izan daitezen, eguneroko elikadura da oinarria. Elikagai freskoak, kalitatezkoak eta gutxi prozesatuak aukeratuz gero, errazagoa izaten da dieta orekatu bati eustea, konplikaziorik gabe. BM Supermerkatuetan, hurbileko eta tokiko jatorriko produktu freskoen aldeko apustua egiten dugu, produktu-sorta zabalarekin eta profesionalek artatutako sekzioekin, hala nola fruta-sekzioa, arrandegia, harategia edo urdaitegia, non zentzuz aukera dezakegun eta erosketa elikadura osasungarri eta errealista batera egokitu.
Zuk ere egiten al duzu hauetako akatsen bat, edo ba al dago zure elikadura zaintzen saiatzen zarenean beti zalantzaren bat eragiten dizun elikagairen bat? Konta iezaguzu Facebooken, X, Instagramen edo TikToken.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.