Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Xerratik harago: angurriz prestatutako plater harrigarriak

Nork ez du gustura hartzen udan angurri fresko-fresko bat? Fruta hau aliatu paregabea da urtaro bero honetan. Hidratatzailea izateaz gain, gure osasunerako oso onuragarriak diren mantenugai ugari du: C eta A bitaminak, potasioa eta magnesioa.

Eta hori guztia gutxi balitz, errezeta mordoa presta dezakezu angurriarekin, hondartzako, igerilekuko edo mendiko pikniketara eramateko. Hona hemen udako zure planetarako ideia original batzuk…

  • Angurri-tarta: Hazirik gabeko angurribat beharko duzu. Moztu itzazu “buruak” (ondo finkatu dadin, forma eman ahal izateko) eta kendu azala. Moztu 3 edo 4 sekziotan. Igurtzi zure krema gustukoena (gazta, jogurta, etab.) zatien tartean, eta hoztu ordu batzuez.
  • Angurria txingarretan: Nahi al duzu barbakoa batean zure gonbidatuak txundituta uztea? Igurtz ezazu angurri-xerra bat (3-5 cm-ko lodierakoa) olioz, eta erre 5 minutuz alde bakoitzetik. Zaporea biziagotuko dio horrek, eta ke ukitua eman. Ondu ezazu nahieran, edo aurkeztu beste osagai batzuekin: piperbeltza, gatza, gazta, urdaiazpikoa, letxuga, limoia…
  • Angurri-izozkiak: Bero handiko egun horietarako aperitiboa. Bete itzazu molde batzuk angurri likidotuz (3/4), eta izoztu bizpahiru orduz. Bete koko likidotuzko geruza batez, eta izoztu. Osatu gainerakoa kiwi pixka batekin.
  • Angurri-entsalada: Gustatzen al zaizue mozzarella? Udarako gaztarik onenetako bat da, duen freskotasunagatik eta, zeinen goxoa angurriarekin konbinatuta! Jar itzazu angurri-laukitxoak eta gazta baratxuriz, mendaz eta gatz pixka batez onduta.
  • Gazpatxoa: Ondo irakurri duzu, bai; errezeta hau aparta da adinekoentzako zein txikientzako, oso suabea baita. Hidratatzeko edari osasungarri ezin hobea da. Baratxuria (zurituta), tomatea, angurria, ozpina, olioa eta gatza irabiatu eta birrindu egingo dugu ondoren; ura gehituko diogu, nahi dugun testura lortu arte. 

Zer da angurriaz gehien gustatzen zaizuna?

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.