
Elikadura osasungarria
Uste zenuena baino osasungarriagoak diren jakiak
Nutrizioa, kirola egitearekin eta atseden hartzearekin batera, funtsezkoa da bizitza-estilo osasungarria izateko. Gure dietetarako, barazkiak, frutak, arrainak edo lekaleak bakarrik hartu ohi ditugu kontuan, bai eta zuntz kopuru handiko produktuak ere, arroza kasu.
Badaude, baina, ospe txarra hartu duten elikagai batzuk, nahiz eta, jende gehienak uste duenaren aurka, perfektuak diren dieta oso eta oreka baterako. Elikagai jakin batzuen inguruan dauden mitoakgezurtatzera gatoz.
- Arrautzak: Arrautzak proteina-balio handia du. Azterketa batzuek diote organismorako onura nabarmenak dituela astean 2-7 arrautzajateak.
- Fruitu lehorrak:Zuntz, mineral, bitamina eta antioxidatzaile kopuru handiko elikagaiak dira. Fruitu lehorrak jateak odolaren fluxua hobetzen du, kalte oxidatzailea murrizten du, bai eta beste gaixotasun asko izateko arriskua ere.
- Esnea:Ospe txarra izan du luzaroan, koipeak dituelako.Azkeneko urteotan egin diren azterketa batzuek, ordea, esneak dituen onurak nabarmentzen dituzte, eta esnea kontsumitzearen eta haurrek obesitatea izateko aukera txikiagoa izatearen artean erlazioa dagoela diote.
- Kakaoa:Askotariko onurak ditu kakaoak. Koipe osasungarri eta antioxidatzaileonuragarri ugari du. Besteak beste, umore hobea izaten eta kolesterola erregulatzen laguntzen du.
- Giharra: Txahal-azpizunak, oilasko-bularkiak edo indioilar-bularkiak kalitatezko proteinak, bitaminak eta gantz kopuru txikia dute. Jaki hori ideala da kirolarientzako eta proteina askoko dietetarako.Oro har, astean 2 errazio gihar jateagomendatzen da.
Eta zuk, kontsumitzen al dituzu jakiok?