Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Udazkena... udarea da: gozotasun naturala une perfektuan

Udazkenarekin lotzen den frutarik baldin badago, hori udarea da. Badauden arren udako eta udazkeneko barietateak (ekainetik urrira artekoa da madariaren sasoia), iraila da fruta honetaz bere unerik onenean gozatzeko urrezko hilabetea.

BM Supermerkatuetan, sasoiko barietaterik onenak ditugu, bakoitza bere izaerarekin eta erabilera espezifikoekin: gordinik zein modu harrigarrian prestatuta.

Konferentzia, Blanquilla, Limoneroa… zein da zurea?

Zalantzarik gabe, apustu segurua diren hiru udare barietate klasiko daude:

  • Konferentzia: Eztabaidaezina da hauxe dela udareen erregina, Espainian nagusi den barietatea. Duen azal zimurtsuaren azpian, pulpa urtsu eta aromatikoa du, besterik gabe jateko edo labean erretzeko perfektua.
  • Blanquilla (edo udare urtsua): zukutsua da, eta azal leuna du. Barietate hau biltzen hasten denean, pulpa gogorra du eta ukitu garratzeko zaporea. Ezin egokiagoa da entsalada eta irabiakietarako.
  • Limoneroa: azal leuna, fina eta berdea du, heltzen denean horixka bihurtzen dena, eta limoi antza du. Batez ere udako barietatea da, baina irailean ere oraindik aurki daitezke. Oso aproposa da saltsa arinak egiteko edo tartetarako.

Puntu perfektua: nola aukeratu, emango zaion erabileraren arabera

  • Madaria gordinik jateko: bila itzazu pedunkulutik gertu presioa egiterakoan pixka bat beheratzen diren udareak. Azala trinkoa izan behar da, eta ez du kolperik eta orban ilunik izan behar.
  • Sukaldean prestatzeko: aukeratu udarerik trinkoenak. Konferentzia barietateak hobeto mantentzen du bere forma tartetan eta labean prestatutako jakietan; Blanquilla barietatea, berriz, ideala da pureak edo smoothie-ak prestatzeko (ondo helduta dagoenean).
  • Etxean heltzeko: aukeratu ale gogorrak. Naturak egingo du gainontzekoa.

Udarea… hozkailuan edo frutontzian?

  • Frutaontzian: Udare trinkoak hobeto heltzen dira giro-tenperaturan. Jar itzazu sagarren edo bananen ondoan, heltze-prozesua azkartzeko (etileno naturala askatzen dute). Heltze-prozesua mantsotu nahi duzu? Bereiz itzazu gainerako frutetatik, eta eduki leku fresko batean.
  • Hozkailuan: Behin heltzen direnean, hotzak astebete inguruz luzatzen du haien bizitza erabilgarria. Gorde itzazu barazkien tiraderan, hobe zulatutako poltsetan.

Sukaldaritza-erabilerak: gozoa, gazia eta ezustekoak

Udareak gozotasunetik harago doaz. Freskotasuna eta testura ematen die entsaladei, ezin hobeto uztartzen dira gazta urdinekin, eta duten zapore sotilari esker, haragi zurien errezeta-kide idealak dira.

Gozozaleentzako, brownie bat prestatzeko perfektuak dira: duten berezko gozotasunari esker, ez da beharrezkoa azukrea gaineratzea, eta zukutasun estra ematen du frutaren testurak. Labekatze klasikoetan ere erreginak dira: konferentzia udareak erdibituta, ezti eta kanela ukituarekin... benetan plater erakargarria!

Zein da zure udare gustukoena? Konta iezaguzu FacebookenTwitterrenInstagramen edo TikTok-en.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.