Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Udareei buruz ez zenekiena eta beti jakin nahi izan duzuna

Ohituta gaude gure erosketa-saskian sartzen, elikadura osasungarrirako frutarik ohikoenetako bat baita eta, gainera, fruta gozoa eta zaporetsua. Baina, ba al dakizu zein diren udareen ezaugarriak edo nola aukeratu eta kontserbatu behar diren?

Hona hemen ezaugarri batzuk eta haiei buruzko zenbait truku:

Jatorria eta barietateak

  • Errosazeoen familiakoak dira, sagarrak, irasagarrak, aranak eta marrubiak bezala.
  • Barietate ugari aurki dezakezu, formaren, kolorearen, zaporearen edo tamainaren arabera. Blanquilla edo udare urtsua (urte osoan), Castell edo San Joan udarea (ekaina-uztaila), comice (irailetik apirilera), konferentzia udareak (udazkenean eta neguan), erkolina (ekainetik urrira), limonero udarea (uztailetik irailera) eta Erromakoa (urritik aurrera).
  • Bierzoko konferentzia udare ezagunez gain, Babestutako bi Jatorri-deituraz ere goza dezakezu: Rincon de Sotoko (Errioza) udareez eta Jumillako udareez (Murtzia).

Nutrizio-ezaugarriak

Udare bat jaten duzunean, honako hauek ematen dizkiozu gorputzari:

  • Zuntza.
  • Flabonoideak, antioxidatzaile kopuru handiak dituztenak.
  • Mineralak, hala nola iodoa, potasioa eta magnesioa.
  • % 0 koipe eta kolesterol.

Udareekin prestatutako platerak; urte osoan?

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundearen (OCU)esanetan, uztaila, abuztua, iraila, urria eta azaroa dira udareak biltzeko eta kontsumitzeko sasoirik onena.  Hala ere, badaude alternatibak, hala nola udareak alb¡mibarretan edo ardo beltzarekin kontserban; urtaroa edo urte-sasoia kontuan izan beharrik gabe kontsumitzeko aukera emango dizute alternatiba horiek.

Udareekin kozinatu nahi baduzu, ziur aski jakingo duzu, duen testura leunari eta zapore gozoari esker, perfektua dela marmeladak, konfiturak eta konpotak egiteko. Udareak ardo beltzarekin prestatzea proposatzen dizugu, Jumillako plater tipikoa.

Udarea, baina, ez da gozozaleentzako bakarrik, ehiza-gaien, pasta, entsalada eta beste hainbat errezeta ere presta baitaitezke udareekin.Nahi al duzu farfalle-entsalada bat fruitu lehorrekin eta udareekin? Zer iruditzen ahatea udarearekin prestatzen baduzu?

BM Supermerkatuetan madariak online edo denda fisikoetan eros ditzakezu: maila goreneko konferentzia, Erkolina, almibarrean azukrerik gabe... Zeuk aukeratu!

Ba al zenekien…

  • Espainia dela munduko udare-ekoizle handienetako bat? Katalunia, Errioxa, Murtzia eta Extremadura dira ekoizle nagusienak.
  • Heste- eta immunologia-sistemarako oso ona da udarea, eta diabetesa prebenitzen du.
  • Prostata-minbizia prebenitzen ere laguntzen du, eta tentsio arteriala murrizten du (potasioa).