Elikadura
Txokolatearen eta kakaoaren arteko desberdintasunak
Askotan entzun diegu adituei esaten kakaoa osasungarria dela, eta hala da. Neurriz jaten badugu, astean bizpahiru ontza, kakaoak onura asko izan ditzake gure osasunerako. Hori bai, garrantzitsua da jakitea kakaoaren eta txokolatearen arteko desberdintasuna, merkatuko txokolate guztiak ez baitira hain osasungarriak.
KAKAOA ETA TXOKOLATEA. GAUZA BERA DA?
Ez. Txokolatea eta kakaoa ez dira gauza bera, eta mantenugai berak ere ez dizkigute ematen. Kakaoa lehengaia da, eta han daude benetako propietateak. Gero, txokolate bihurtzean, galdu egiten ditu propietate batzuk.
Kakao-hautsetik egiten da txokolatea, kakao-gurina eta azukre finduak gehituta, eta, batzuetan baita beste osagai batzuk gehituta ere, hala nola esnea, fruktosa eta olio hidrogenatuak.
Gehigarri horiek guztiek kakaoaren beraren kantitatea mugatzen dute, eta gure dastamenerako elikagai erakargarriagoa egiten, baina ez hain ona gure osasunerako. Horregatik, kakaoa % 70 edo gehiago duen txokolatea kontsumitzea gomendatzen da, hark gurin edo koipe eta azukre gutxiago izango baitu.
KONPOSIZIO NUTRIZIONALA
Taula honetan ageri dira Kakaoaren Institutuak ematen dituen datu nutrizionalak, 100 g produktuko.
|
|
KAKAOA |
TXOKOLATE BELTZA |
TXOKOLATE ESNEDUNA
|
|
KILOKALORIA |
255 |
500 |
530 |
|
PROTEINAK |
23 |
4.2-7.8 |
6.6-9 |
|
KARBOHIDRATOAK |
16 |
47-65 |
54-60 |
|
Almidoia |
13 |
3.1 |
1.1 |
|
Azukreak |
3 |
50-60 |
54-57 |
|
Zuntza |
23 |
6-9 |
1.8 |
|
GANTZ TOTALA |
11 |
29-30 |
30-32 |
|
Gantz asea |
6,5 |
15-18 |
17-20 |
|
Gantz monoasegabea |
3,6 |
8-10 |
9,6-11 |
|
Gantz poliasegabea |
0,3 |
0.7-1.2 |
1-1.2 |
|
POTASIOA (g) |
2 |
0.4 |
0.3-0.47 |
|
KALTZIOA |
150 |
35-63 |
190-214 |
|
FOSFOROA (mg) |
600 |
167-287 |
199-242 |
|
BURDINA (mg) |
20 |
2.2-3.2 |
0.8-2.3 |
|
MAGNESIOA (mg) |
500 |
100 |
45-86 |
|
ZINKA (mg) |
9 |
1.4-2 |
0.2-0.9 |
|
A BITAMINA (nazioar. unit.??) |
3 |
3 |
150-165 |
|
E BITAMINA (mg) |
1 |
0.25 |
0.5 |
|
B1 BITAMINA (mg) |
0,37 |
0.04 |
0.05 |
|
B6 BITAMINA (mg) |
0,16 |
0.04 |
0.05 |
|
AZIDO FOLIKOA (µg) |
38 |
6-10 |
5-10 |
Taularen arabera, txokolatearen ekarpen kalorikoa kakaoarenaren bikoitza da; proteina- eta zuntz-ekarpena, berriz, txikiagoa da, eta azukre- eta gantz-edukia —batez ere gantz aseena— handiagoa.
Mineralei dagokienez, kakaoak potasio eta magnesio ugari du; txokolateak, berriz, gutxiago. Balio handi bakarra txokolate esnedunaren A bitaminarena da, esneak berak ematen diolako.
KAKAO GORDINAREN HAUTSAK OSASUNERAKO DITUEN ONURAK
- Kakaoaren substantzia batzuek, hala nola teobrominak, feniletilaminak eta triptofanoak, umorea erregulatzen dute eta ongizate-sentsazioa ematen digute.
- Osagai fenoliko eta antioxidatzaile gehien dituen elikagaia da kakaoa; ardo beltzak eta te berdeak baino gehiago.
- Gaixotasun kardiobaskularretatik babesten du, tentsioa erregulatzen, eta tronbosia prebenitzen.
- Duen balio energetikoagatik eta estimulatzailea delako, ezin hobea da hazkunde-etapetan eta ariketa fisikoa egiten dugunean.
KAKAOA ETA TXOKOLATEA DUTEN ERREZETAK
Ikusten duzuen bezala, kakaoa kontsumitzeak umore ona mantentzen eta osasuna zaintzen lagunduko digu, baina gogoan izan txokolatea jaten badugu egokiena dela kakaoa gutxienez % 70 edukitzea, hala gantz eta azukre gutxiago izango baititu.
Eta gozoa denon gustukoa denez..., probatu kakaoa eta txokolatea dituzten gure errezetaren bat! Izan ere, neurriz jaten badugu, ez digu kalterik egingo.
BM supermerkatuetan kakaoarekin egindako produktu aukera zabala dugu. Osagai horrekin, hainbat formatutan, lan egiten duten kalitatezko markarik onenak topatuko dituzu gure apaletan.
![]() |
Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa |
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.
