
BM errezeta
Txokolate eta turroi hostopila
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
16 hosto Erramu
100 gr Txokolate beltz (% 70)
Krema egiteko:
150 gr Turroi
150 ml Esnegain
Saltsa egiteko:
100 gr Mugurdi
25 gr Azukre
10 ml Ardo zuri
PRESTATZEA
Txokolatea mikrouhinean urtuko dugu. Txokolate urtu horrekin erramu hostoak margotuko ditugu, baina alde batetik soilik.
Hozkailuan gogortzen utziko dugu; behin hotza dagoenean, erramu hostoa bereizi, eta bota egingo dugu. Txokolatezko hostoak gerorako utziko ditugu.
Krema egiteko:
Turroia desegingo dugu eta esnegain harrotuarekin nahastuko dugu (3/4an harrotua, hau da, elur-puntura iritsi gabe), eta gerorako utziko dugu.
Saltsa egiteko:
Mugurdia eta azukrea irakiten jarriko ditugu, jarabe na lortu arte. Iragazi, eta gerorako utziko dugu.
Hostopila osatzen hasiko gara; txokolatezko hostoekin hasiko gara eta tartean krema jarriko dugu. Mugurdi-saltsa apaintzeko erabiliko dugu.
PREZIOA: ERTAINA
DENBORA: 60’
ZAILTASUNA: 9/10
OSASUNGARRIA: 6/10