
After eight hostopilak
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
mendazko 16 Gozoki
Betetzeko:
100 g Txokolate beltz
100 g Esne-gain
Saltsa egiteko:
instanteko Kafearen 1 sobre
100 gr Azucre
200 ml Ur
PRESTATZEA
Gozoki bat mikrouhin-labean sartuko dugu labeko bi paperen artean. Disolbatu ostean, arrabola baten zabalduko dugu eta karamelu-orri fina lortuko dugu. Gorde.
Esne-gaina irakiten jarriko dugu, sutatik kenduko dugu eta txokolatea erantsiko dugu zatituta. Disolbatzen denean hozten utziko dugu. Pastelgintzako mahukan gordeko dugu.
Azukrea sutan jarriko dugu ontzi txiki batean, ur tanta batzuekin. Karamelua gorritu arte utziko dugu eta ura eta kafe-sobrea gehituko ditugu. Bolumena erdira murrizten utziko dugu.
Mendazko karamelu-orri bat ipiniko dugu platerean, txokolatearekin beteko dugu eta bete egingo dugu 4 karamelu-geruza egin arte. Inguruan saltsa gehituko dugu eta menda fresko txikitua botako diogu gainetik.
PREZIOA: BAXUA
DENBORA: 60’
ZAILTASUNA: 9/10
OSASUNGARRIA: 7/10