Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Tortilla, ikono bat: tradizioa, nutrizioa eta bertsio ugari

Ez da egongo Espainiaz ondo egindako patata-tortilla batek adina hitz egiten duen plater askorik. Begiratu batean, plater xumea da, baina dirudiena baino historia, zapore eta joko gehiago du ezkutuan.

Patata-tortillak ez du artifizio handirik behar: arrautza, patata, oliba-olioa eta, gustuen arabera, tipula. Lau osagai eskasekin, asebetegarria, partekatzeko erraza eta eguneko edozein unetara moldatzen den platera izatea lortzen du.

Plater bakarra, afari azkar bat edo taberna bateko barran edo txango batean partekatzen den errazioa izan daiteke. Ez da kasualitatea: lortu duen arrakastaren gakoa da belaunaldi bakoitzak bere ukitua ematen jakin duela, betiko oinarria galdu gabe.

Arrautza eta patata: beti beraien ekarpena egiten duten osagaiak

Nutrizioari dagokionez, aurki ditzakegun jaki osoenetakoa da arrautza. Balio biologiko handiko proteinak eskaintzen dizkigu, hau da, gorputzak behar dituen aminoazido esentzial guztiak dira, baita bitaminak –D eta B12, esaterako– eta mineralak –fosforoa eta selenioa kasu– ere.

Patatak ere funtsezko eginkizuna betetzen du plateraren orekan. Karbohidrato konplexuen iturria da eta, beraz, energia ematen dio gorputzari modu jarraituan, bai eta potasioa eta zuntz kantitate txikiak ere, batez ere frijitu-puntua kontrolatzen bada.

Arrautzak –kalitatezko proteinetan aberatsa– eta patatak –energia-iturria– elkartuta, tortilla-zati bat mokadu asegarria eta, nutrizioaren ikuspegitik, nahiko osoa da.

Sasoiko tortilla

Tortillak zerbait baldin badu, bota nahi diozun guztia onartzen duela da. Sasoian sasoiko barazkiak gehituta, aberastu egingo duzu nutrizioari dagokionez, bere esentzia galdu arazi gabe: ziazerbak, kuiatxoa, porrua... baita orburuak ere.

Ikusi baratzeko tortilla bat prestatzeko proposamen hau, eta egokitu ezazu zure gustuetara eta eskura dituzun sasoiko osagaietara.

Nola egin tortilla arinagoa

Gainera, pare bat aldaketa eginda, tortilla arinagoa egin daiteke, graziarik galdu arazi gabe: olio kopurua murriztu, patata ondo xukatu, urtsutasuna kontserbatzeko gutxixeago mamitu eta barazki-proportzioa (patatarekiko) handitu.

Helburua ez da osagaiak kentzea, kantitateak doitzea baizik, orekatuagoa izan dadin.

Bada, bai, tortillak ikono bat izaten jarraitzen du, plater berean batzen baititu tradizioa, xumetasuna eta nutrizio-profil interesgarri bat. Eta BM Supermerkatuetan aurkituko dituzu tortilla zeure erara prestatzeko kalitatezko eta hurbileko arrautza, patata eta barazki freskoak.

Zer nahiago duzu, betiko tortilla edo bertsio berriekin esperimentatzea? Konta iezaguzu FacebookenX-en, Instagramen edo TikTok-en.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.