Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Patata-tortilla zaleak: duen arrakastaren arrazoia

Zer patata-tortilla baino erakargarriagorik eta gure gastronomiaren plater adierazgarriagorik. Horregatik, patata-tortillaren mundu eguna ospatzen dugu martxoaren 9an.

Gure gastronomian errezeta oso ezaguna izateaz gain, plater honen soiltasuna eta sinpletasuna diren horren berezi, erakargarri eta arrakastatsu bilakatzen dituzten arrazoiak.

Oliba-olioa, patata, arrautza, gatza (nahierara) eta tipula. Azkeneko osagai horren inguruan sortu ohi da eztabaida; izan ere, askok defendatzen dute tipula duela patata-tortillaren jatorrizko errezetak, eta beste batzuek, ordea, erabat uko egiten diote tipula erabiltzeari. Egoste-puntua ere eztabaidagai izan ohi da: tortilla ondo eginda edo gutxi eginda?

Patata-tortilla perfektuaren inguruan sortu ohi diren desadostasun horiek gorabehera, zergatik sartu beharko genuke gure dietan? Koipeak izan ditzakeen arren (patatak frijitzearen ondorioz), osagai nagusi guztiek dute gure organismorako onuraren bat. Patatek karbohidrato kopuru handia dute (energia handia emango diguna), baita potasioa, ura eta zuntza ere. Arrautzak proteina-, bitamina- eta mineral-iturri bikaina dira. Tortilla tipula eta guzti prestatzearen aldekoak baldin bazarete, efektu antioxidatzailea emango dizue osagai horrek. Efektu horrek eginkizun garrantzitsua betetzen du zelulen zahartzean eta endekapenezko gaixotasunetan.

Osagai nagusiak eta haien onurak kontuan hartuta, hedatuz joan dira patata-tortillaren beste aldaera batzuk ere: patata-tortilla urdaiazpikoarekin eta gaztarekin; patata- eta antxoa-tortilla; tipula karamelizatuarekin… eta beste hamaika konbinazio. Produktu erabat pertsonalizagarria, gustu guztiak konbentzitzen dituena; errezeta hau gure gastronomian arrakastatsua izatearen beste arrazoi bat.  

 Eta zu, patata-tortilla zalea al zara?