Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Tagliatelleak haragi-bola eta albakarekin

Errezeta erraza: pasta haragi-bolekin, albakarekin eta etxeko tomate-saltsarekin.

OSAGAIAK

400 gr haragi txikitu
500 gr Tagliatelle
2 tomate heldu
Piper berde 1
Tipula 1
Irina
Piperbeltza
Gatza
Albaka freskoa
Oliba-olio birjina estra

PRESTATZEA

Tipula eta piperra txikitu eta oliba-olioa duen zartagin batean sueztitu. Tomatea zuritu eta zati txikitan moztu. Zartaginari gehitu. Loditzen utzi. Puntuan dagoenean, irabiagailuarekin irabiatu.

Haragi txikitua albaka eta baratxuri txikituarekin nahastu. Masa oratu eta bola

txikiak egin. Bolak irinetatik pasatu eta apur bat frijitu oliba-oliotan, kanpotik eginda baina barrutik gordinik gera daitezen.

Haragi-bolak irabiatutako tomate saltsari erantsi eta 4 minutuz bertan eduki, saltsarekin batera egosten amai daitezen.

Tagliatelleak al dente egosi eta tomatearekin eta haragi-bolekin estali. Albaka freskoaren hostoekin apaindu.

 

  • LEHENAK
  • PLATER BAKARRAK
  • ARROZA ETA PASTA
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: 0-30'
  • HAURRAK
  • LAKTOSA GABEA