
Sasoiko produktua
Orburua, muskuilua eta txerria, etekina ateratzeko moduko sasoiko produktu merkeak
Muskuiluak
Ez da moluskurik esklusiboena, baina luxuzko produktu bihurdaiteke gure mahaian. Interesgarria da Gabonetako gure menurako, bai ekonomiari dagokionez, bai arlo gastronomikoari dagokionez. Muskuilua plater bateko osagai nagusiaizan daiteke, edo osagai bat gehiago, arroz edo arrain-gisatuko plateretan. Gainera, altxor bat dira nutriziori dagokionez. Proteina kopuru handia, askotariko bitaminak eta kaloria kopuru txikia. Laburbilduz, elikagai bete-betea, aurtengo Gabonetan zure gonbidatuak txundituta utz ditzazun. Aurreztu ezazu denbora, eta eska itzazu dagoeneko egosita, BM Supermerkatuetako arrandegian.
Orburua
Barazki goxoa, era askotara presta daitekeena. Barrubeteta, arrautza-irinetan pasata edo egosita eta sueztituta presta daiteke, ia beste osagairik ez du behar goxo-goxoa gera dadin. Ezaugarri onuragarri ugari du orburuak, eta oso moldakorra da sukaldean; eta uste duzuna baino errazagoa da prestatzeko. Elikagairik osasungarrienetako bat da: % 1ekoa baino koipe kopuru txikiagoa du, kaloria oso gutxi du, eta koipeak digeritzen laguntzen du. “Dena batean” eskaintzen digun jakia. Orburuekin prestatzeko errezeta goxoakditugu, ortuari horrek dituen onura guztiez goza dezazun.
Txerria
Gure mahaian askotan ahaztu egiten duguna, baina gure menuari zapore bizia ematen diona: txerri-saiheskia. Txuleta ezaguna baino askoz urtsuagoa da eta, hobe den arren noizean behin bakarrik kontsumitzea –gantz aseak dituelako–, burdina-iturri bikaina da, baita sistema immunologikoan eginkizun garrantzitsua betetzen duen zink-iturri bikaina ere. Saltsekin eta ongarriekin ere presta daiteke.
Ezagutzen al duzu jaki hauekin Gabon hauetarako presta daitekeen errezetaren bat? Konta iezaguzu Facebook, Twitter edo Instagrameko gure kontuetan.