
Orburuak eta kokotxak saltsa verdean
Lau lagunentzako osagaiak:
8 orburu
12 kokotxa
Tipula 1
2 baratxuri ale
Gari-irina (80 g)
Arrain-salda (300 ml)
Perrexil xehatua
Oliba-olioa
Gatza
Prestaketa:
Orburuak garbitu eta zuritu, lau zatitan banatu. Ur irakinetan egin eta kokotxekin batera gorde. Amaitzeko, tipula eta baratxuria xehatu, zartagin batean oliba-olio pixka bat berotu, eta orburuak, tipula eta baratxuria eta, azkenik, kokotxak bertara bota; guztia batera sueztitu eta behar duen gatza bota. Irina erantsi eta irabiatu, arrain-salda gehitu eta, azkenean, perrexil xehatua bota. Su ertainean 20-25 minutuz kozinatu.
- LEHENAK
- BARAZKIAK
- ARRAINAK ETA ITSASKIAK
- ZAILTASUNA: ERTAINA
- DENBORA: +60'
- OSASUNGARRIA
- LAKTOSA GABEA