Sasoiko produktua
Okaranak eta arbeletxekoak: zure plater gaziak itxoiten ari ziren ukitu gozoa
Udako zapore-festa ez da angurriarekin hasten. Lehenago iristen dira arbeletxekoak eta okaranak: fruta aromatikoak, urtsuak, eta tenperaturek gora egiten dutenean horren ondo sartzen den ukitu gozo hori eskaintzen digutenak.
Baina ez dute zertan postrera edo arratsalderako mokadura mugatu behar. Behar bezala konbinatzen baditugu, ezin hobeto funtzionatzen dute entsaladetan, haragiekin, gaztekin, ogi-txigortuarekin edo plater epelekin.
Zergatik da ekaina fruta horiek erosteko unerik egokiena?
Arbeletxekoak izaten dira dendetara iristen diren udako lehenengotakoak, maiatzetik egoten dira erosgai, eta ekaina da horiek jateko unerik onena. Pixka bat beranduago iristen dira okaranak, eta abuztura arte edo irailera arte erosi ahal izango ditugu, barietatearen arabera. Dagokien sasoian kontsumitzea ez da prezio kontu hutsa –baita hori ere, noski–: zapore, aroma eta mantenugai gehien kontzentratzen dituzten unea da.
Gainera, okaranak zein arbeletxekoak bertan ekoiztutako frutak dira Espainiako leku askotan –Murtzia, Aragoi eta Errioxa dira ekoizpen-eremu nagusietako batzuk–; horri esker, zuhaitzetik erosketa-poltsara egiten duten bidea beste fruta batzuek egiten dutena baino askoz laburragoa da. Urte-sasoi honek eskaintzen dituen gainerako aukerak esploratu nahi badituzu, irakurri udako hezurdun frutei buruzko gida hau.
Zer eskaintzen digute, eta nola aukera ditzakegu ondo?
Bietako bat ere ez da kaloria-bonba bat. Arbeletxekoak 100 gramo bakoitzeko 40 bat kilokaloria ditu, eta okaran freskoak, berriz, 50 inguru. Baina hezurdun frutek duten alderdirik interesgarriena ez da zer ez duten, baizik eta zer duten: A, C eta E bitamina eta potasio iturri bikaina dira, baina, batez ere, zuntz-iturri paregabea; arbeletxekoak betakarotenoak eskaintzen dizkigu –gorputzak A bitamina bihurtzen duen laranja koloreko pigmentu hori–, baita potasioa, burdina eta C bitamina ere.
Ondo aukeratzea erraza da, zeri erreparatu behar zaion baldin badakizu. Arbeletxekoen kasuan, bila ezazu kolore laranja bizia eta uniformea duten aleak, zati berdexkarik gabeak; eta pixka bat hondoratu behar dira zapaltzerakoan. Okaranak puntu-puntuan daude azala distiratsu eta pruina-geruza txiki bat baldin badute, berezko hauts zurixka hori; horrek adierazten du ez dituztela gehiegi manipulatu. Eta usaina baldin badu, jateko moduan dago. Aromarik ez badu, utz ezazu beste egun batez giro-tenperaturan.
Fruta hauei etekin handiagoa ateratzeko ideia gaziak
Sukaldaritza mediterraneoak mendeak daramatza fruta eta haragia konbinatzen, eta hori ez da kasualitate hutsa. Fruta hauen ukitu gozo-garratzak koipea orekatzen du, errekien zaporea indartzen du eta botilatutako saltsek pareka ez dezaketen konplexutasun bat gaineratzen du.
Hona hemen hasteko zenbait ideia:
- Espinaka fresko, ahuntz-gazta eta eztiz erretako arbeletxeko entsalada, eztiarekin. Arbeletxeko xaflak espinaka-oinarri baten gainean, ahuntz-gaztarekin eta eztiz eta Modena-ozpinez prestatutako ongarriarekin. Erraza, azkarra eta harrigarria (eta hona hemen beste aukera bat, gereziekin eta urdaiazpikoarekin).
- Oilaskoa (edo solomoa) arbeletxeko-saltsarekin Frijitu arin lakainetan moztutako arbeletxeko batzuk, tipula more pixka batekin, gehitu ardo zuri zurrusta bat, eta utzi, murriztu dadin. Egokia da haragi zurietarako saltsa edo azpizun baterako betegarri modura.
- Ogi txigortua arbeletxeko, urdaiazpiko eta eztiarekin Ore amaz egindako ogia txigortuta, gazta-krema geruza bat, arbeletxeko xaflak (fruta heldua), bi urdaiazpiko iberiko xerra eta ezti tanta batzuk. Espero ez zenuen gosaria edo askaria.
- Okaran eta gazta broxeta Okaranak plantxan gazta ondu laukitxoekin (gustukoen duzuna). Frutaren gozotasun karamelizatuaren eta gaztaren arteko kontrastea udako afari batean harritzen gaituzten ideia on horietako bat da.
Eta gozoen eremuan gelditu nahi baduzu, ez ezazu galdu okaran-sorbetea, limoiarekin eta cavarekin: edozein afari amaitzeko postre perfektua.
Ekainak bere unerik onenean ekartzen dizkigu fruta hauek: urtsu, prezio onean eta zaporetsu. BM Supermerkatuetan freskoak eta sasoikoak aurkituko dituzu, plater gozo zein gazietan goza ditzazun.
Ba al duzu konbinazio gustukoren bat okaranekin edo arbeletxekoekin? Konta iezaguzu Facebook, X, Instagram edo TikTok-en.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.