Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Zaindu ezazu zure burua

Nola zaindu zure larruazala menopausian

Menopausia garaian asko jaisten da emakumearen gorputzeko estrogeno-maila, eta horrek gorputzak kolageno gutxiago ekoiztea eragiten du. Aurpegiko, lepoko eta bularraldeko larruazala gero eta lehorragoa eta sentikorragoa izango da, horrela.

Horri aurre egiteko, funtsezkoa da zainketa-errutina bat izatea. Etapa honetan zure larruazalerako onuragarriakizango diren urratsak azalduko dizkizugu.

 

Hidratatu ondo larruazala

Larruazal osasungarria eta leunaizateko jarraitu beharreko funtsezko urratsetako bat da. Horretarako, ezinbestekoa da krema egokiak erabiltzea (hala nola azido hialuronikoa edo glizerina) eta dutxatu edo bainatu ondoren ematea. Egunean bi litro ur edateak ere hobetu egiten du zure larruazalaren hidratazioa.

 

Esfoliatu ezazu larruazala erregulartasunez

Horrela, hildako zelulak kentzea eta poroetako zikinak garbitzea lortuko dugu, baita zelula-berrikuntza estimulatzea ere.

 

Hartu C bitamina

 

Garrantzitsua da zure dietak fruta eta barazki asko izan dezan eta, batez ere, A, C eta E bitaminak eskain diezazkigun.  Bitamina horiek eginkizun antioxidatzailea dute gure dermisean.

 

Babestu larruazala eguzkitik

Eguzki-erradiazioak eragin kaltegarria izan dezake, batez ere menopausia garaian, larruazalaren lodiera murriztu egiten baita. Hala ere, gomendagarria da gure larruazala eguzkitan jartzea 15 bat minutuz, D bitamina hartzeko eta kaltzioa xurgatzeko, baina beti eguzkitarako babesgarriak erabilita. 

 

Muga ezazu kafeina, tabako eta alkohol kontsumoa

Horrela, larruazalaren hidratazioa hobetzea eta xurgapena handitzea lortuko dugu, toxikotasuna murriztuz eta larruazalari argitasuna handiagoa emanez.

 

Egin kirola, arin

Osteoporosia prebenitzen laguntzeaz gain, odol-zirkulazioa hobetzen du, eta aurpegiko larruazal gazteagoa izan dezazun laguntzen du.

 

Elikadura osasungarria

Jaten duguna gara. Horregatik, funtsezkoa da gure dieta orekatua eta osasungarria izan dadin. Hainbat jakik (hala nola zitrikoek, azenarioak, oliba-olioak, tomateak eta fruitu lehorrek) gure larruazalaren itxura hobetzen lagun diezagukete.

 

Ba al dakizu menopausia garaian larruazala zaintzeko trukuren bat? Facebook, Twitter edo Instagram-en konta diezagukezu.