Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Zaindu ezazu zure burua

Zer egin neguan larruazala lehortu ez dadin

Negua da larruazalerako garairik erasokorrenetakoa; barka diezagula udak. Hotza da larruazala lehortzearen eta hura itzalita edo distirarik gabe gelditzearen erruduna. Hodi kapilarrak uzkurtu egiten dira, eta ez da nahikoa oxigeno eta mantenugai iristen dermisera. Gainera, larruazala ez da hain azkar eraberritzen, eta zelula hilak pilatzen dira.

Baina ez zaitez kezkatu; izan ere, badaude egin ditzakezun gauza txiki batzuk zure larruazala zain dezazun, eta tenperatura hotzek larruazalean dituen efektuak minimiza ditzazun.

  1. Garrantzitsua da substantzia hidratatzaileak eta nutritiboak dituen bainurako gelak erabiltzea. Dutxako gel batzuek efektu kaltegarriak dituzte: larruazalaren berezko gantza kentzen dute, proteinak kentzen dizkiote eta sentikortasuna areagotu.
  2. Erabil itzazu osagai suabedun dutxako gelak, sulfatorik eta bestelako osagai erasokorrik gabeak.
  3. Saihets ezazu ur beroegia, lipido- eta proteina-babesgarrien zati bat suntsi baitezake. Hesi babesgarri horrek ura lurruntzea galarazten du, eta atxiki egiten du, gure larruazala ondo hidratatuta egon dadin. Erabil ezazu ur epela, eta dutxa azkarragoak hartu.
  4. Eman krema behar bezala. Lehor ezazu larruazala kolpetxoka, eta ez modu bortitzean toalla batekin; orduan, eman lozio hidratatzailea, larruazala oraindik heze dagoenean, krema hobeto xurga dezan.
  5. Erabili krema lodiak eta olio kopuru handikoak. Hobeto babesten dute neguan.
  6. Ez zaitez ahaztu eskuez eta aurpegiaz. Aurpegia  eta eskuak zaintzeko berariazko kremak daude.
  7. Hartu neurria termostatoaren tenperaturari. Bat-bateko tenperatura-aldaketek hodi kapilar dilatatuak edo armiarma baskularrak izateko arriskua areagotzen dute. Horixe da kaleko hotzetik barneko espazio bateko berogailuaren berotasunera pasatzerakoan gertatzen dena.
  8. Edan ezazu ur asko. Litro bat edo bi egunean, larruazala oxigenatzeko eta garbitzeko.
  9. Muga ezazu kafeina, tabako eta alkohol kontsumoa urte osoan. Eragin kaltegarria dute larruazalaren osasunean, erradikal askeak sortzen baitituzte, eta larruazala lehortu.
  10. Jan ezazu C bitamina eta antioxidatzaile kopuru handiko frutak eta barazkiak.