Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Trukuak/Aholkuak

Nola izoztu eta desizoztu elikagaiak behar bezala

Jakiak behar bezala izoztea eta desizoztea oso garrantzitsua da dituzten ezaugarriak gal ez ditzaten, bai eta, jakina, horrenbesteko kezka eragiten duten intoxikazioak saihesteko ere. Tenperatura faktore erabakigarria da mikroorganismoek bizirik iraun dezaten, ugal daitezen eta gure janaria kutsa dezaten.

Azkeneko urteetan, aldatzen joan dira erosteko ohiturak. Espainiar gehienek astero edo hilero egiten dute erosketa, beraz, behar bezala kontserbatu beharreko jaki gehiago erosten da.

Jaki freskoak izozteko arau orokorra da lehenbailehen egitea, hotz-katea ahalik eta gehien errespetatuz. Etxeetako izozkailu gehienek -18ºC-rainoko tenperatura hartzen dute, mikroorganismoak ugaldu daitezen saihesteko behar bestekoa.

Arrain freskoa izoztu nahi izanez gero, idealena izango litzateke arraina garbitzea, zatitzea osorik kozinatu nahi ez bada, eta ondo lehortzea, enbasatu baino lehen. Arrainaren koipeak oxida ez daitezen, hobe da itxitura hermetikodun izozteko poltsak edo sistema bera duten tuperrak erabiltzea.

Haragiaren kasuan, hobe da kontsumituko ez diren zatiak kentzea –hala nola koipea, hezurrak, barrukiak, etab.– eta poltsa hermetikoetan edo film gardenean gordetzea, barruan airea gera dadin saihestuz.

Gainera, data idatzi behar da ontzian, izan ere, izoztuta hobeto eta luzaroago mantentzen diren arren elikagaien ezaugarriak eta segurtasuna, jaki bakoitzak badu bere gehieneko kontserbazio-epea. Haragiaren eta arrainaren kasuan, hauexek izango lirateke gehieneko kontserbazio-epeak, Amerikako Estatu Batuetako FDA erakundearen arabera:

 

  • Txerri-haragia: 4- 6 hilabete
  • Haragi xehatua: 3 - 4 hilabete
  • Indioilarraren edo oilaskoaren haragia: 9 hilabete
  • Behi-haragia: 6 - 12 hilabete
  • Arrain koipetsuak (urdinak): 2 - 3 hilabete
  • Arrain zuriak: 6 - 8 hilabete

 

 

Kozinatutako plateren kasuan, hozten utzi behar dira beti izoztu baino lehen, berotasunak ez ditzan lehendik izoztuta ditugun beste produktu batzuk desizoztu.

Desizozteko prozesua ere oso garrantzitsua da. Elikagaiak modu seguruan desizozteko hainbat metodo dago:

- Hozkailua: horixe da modurik seguruena, ez baita hartzen mikroorganismoak erraz ugal daitezkeen tenperatura kritikoa (5-60ºC). Hala ere, modurik motelena da, prozesuak 24 bat ordu iraun baitezake; beraz, aurretiaz planifikatu behar da.

- Mikrouhin-labea: metodo azkarra da, minutu gutxi batzuetan desizoztu daiteke elikagaia. Hori bai, mikrouhin-laberako egokia den ontzia erabili behar da, eta desizoztu eta berehala kozinatu behar da produktua.

- Ur hotza: urik barrura sartzen uzten ez duen ontzi bat erabili behar da, urak produktua honda bailezake. Elikagaia ur hotzetan sartzen da, eta ura ordu erdiz behin aldatu behar da. Pare bat ordu iraun dezake prozesuak, eta produktua desizoztu eta berehala kozinatu behar da.

Behin jaki bat desizoztu ondoren, ezin da berriro izoztu; izan ere, nutrizio-ezaugarriak galtzeaz gain, mikroorganismo kopurua handiagoa izango da eta, beraz, osasunerako arriskutsua izan daiteke.

 

  Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista