
Aholkuak
Nola egosi pasta puntu-puntuan?
Pasta edozein despentsatako oinarrizko jakia da; izan ere, kozinatzeko horren erraza eta moldakorra izanik, beharbada horregatik izango da horren ezinbestekoa etxe guztietan. Alabaina, kozinatzeko erraza izateak ez du esan nahi nolabaiteko konplexutasunik ez duenik. Izan ere, prestatzeko horren erraza den zerbait segundo gutxitan konplika daiteke.
Kontuan hartu behar den lehenengo gauza da ze pasta mota erabili behar dugun, ez baita beti modu berean kozinatzen. Horregatik, uneoro zaindu behar dugu ura irakiten dugun lapikoa, egoste-denbora 8-10 minutu ingurukoa izan arren.
Pasta kozinatzerakoan, kantitatea da sortzen den beste dilema garrantzitsu bat: zenbat bota behar dut? 70 eta 100 gramo bitartekoa da pertsona bakoitzarentzat errazio perfektua. Hau da, 250 ml-ko edalontzi estandar baten neurria.
Jarraian, pasta puntu-puntuan egiteko gakoak azalduko dizkizuegu:
- Berotu ur kopuru handia, behar besteko espazioarekin. 100 gramo pasta bakoitzeko litro bat ur; horixe da proportziorik egokiena. Bestalde, garrantzitsua da pasta mugitu ahal izateko moduko ontzi bat erabiltzea, behar besteko espazioa duena, pasta hazi ahal izan dadin. Lapiko handi bat edo tamaina handiko kazola bat erabiltzea gomendatzen da.
- Gazitu irakiten dagoen ura. Urrats garrantzitsua da, pasta geza bat atera ez dagizun. Ur litro bakoitzeko 8-10 gramo gatz inguru botatzea gomendatzen da.
- Urari olio pixka bat botatzea. Pasta lehor mota batzuetarako (espagetiak, taglietelleak…) eta pasta freskorako, gomendagarria da urari oliba-olio birjina estra pixka bat botatzea, pasta egosten den bitartean itsats ez dadin.
- Bota pasta eta egosi. Gure pasta ontzira bota eta pixkanaka eragingo diogu, zurezko koilara batekin. Horrela, gure pasta egos dadin lagundu, eta ura jariatu ez dadin lortuko dugu.
- Xukatu pasta, baina… Kontuz! Ez eragin uretan. Horren zaporea eta testura kenduko dizkio.
- Eta, azkenik, baina, aldi berean, oso garrantzitsua, bota zuk nahi duzun saltsa. Platerera ateratzeko prest dago!
Eta zuk erabiltzen al duzu pasta ezin hobeki egosteko truku hauetakoren bat?