Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Ramena: plater sinplea, modu biribil eta osasungarrian jateko

Ramena zopaz eta fideoz osatutako platera da, jatorriz Txinakoa, eta japoniar sukaldaritzako plater ezagunenetakoa bihurtu zena; orain dela urte batzuk, mendebaldeko munduan ere oso ezaguna egin zen.

Hainbat ramen mota dago, funtsean zopa prestatzeko erabiltzen diren osagaien eta fideoen euren arabera bereizten direnak.

Horrela, bada, ramena oilasko-saldaz, oilasko- eta txerri-saldaz, arrain-saldaz, garizko fideoz, gari sarrazenozko fideoz, fideo finez, fideo lodiz eta abar presta daiteke.

Plater honetarako erabiltzen diren fideoak ez dira gure sukaldaritzako pasta tradizionalenaren berdinak, izan ere, kansuiz prestatzen dira –ura, irina eta gatzaz gain–; gai alkalinizatzaileak –bikarbonatoa kasu– dituen ur mota bat da kansuia, eta horri esker, fideoek hobeto mantentzen dute haien trinkotasuna, eta elastikoagoak dira.

Fideoez gain, garnizio (toppings) batekin zerbitzatu ohi da ramena; txerri-haragi pusketak, arraina, arrautza, algak, barazkiak, soja-kimuak, etab. Horrela, plater oso elikagarria eta asegarria da.

Ramena prestatzeko formula ugari dagoen arren, errezeta arin eta erraz hau proposatzen dizut, begetarianoentzako egokia dena etazure BM Supermerkatuan erraz aurkituko dituzun osagai gutxi batzuekin presta daitekeena.

Perretxiko eta barazki ramena: nutrizio-ezaugarriak

  • Ramen hau plater biribila da, baina kaloria-dentsitate txikikoa, barazki ugarirekin egindako barazki-salda batean oinarritutako zopa batez osatuta baitago hein handi batean. Fideo eta arrautza errazioak karbohidratoak eta proteinak ematen dizkiote platerari, hurrenez hurren, beraz, plater bete-betea da edozein dieta motatarako.  
  • Beroa kontsumitu beharreko platera da. Udazkenari begira, egun hotzetan hidratatuta mantentzeko zopa konbentzionalen ordezko aukera ona izan daiteke.
  • Barazkiak bitamina-, mineral-, zuntz- eta antioxidatzaile-iturri dira; perretxikoek osagai bioaktiboak dituzte, besteak beste betaglukanoak, betaproteoglikanoak eta lektinak. Hainbat azterketak egiaztatu du minbizia prebenitzeko ahalmena dutela substantzia horiek.
  • Jengibrea eraginkorra da goragaleak eta gonbitoak tratatzeko, hanturaren aurkako efektu indartsua du, digestioa egiten laguntzen du, eta odoleko glukosa-maila murrizten du.
  • Soja proteina-kopuru handieneko lekalea da. Gantz-azido asegabeak, bitamina eta mineralak ere baditu, burdina batez ere. Gainera, isoflabona deritzen antioxidatzaileak ditu, emakumeetan hormona-oreka erregulatzen dutenak; batez ere menopausian kontsumitzea gomendatzen da, sintomak arintzen laguntzen baitu.
  Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista