
Osasuna eta kirola
Modako kirolak: dibertsio osasungarria
Uste duguna baino onura handiagoak ditu gure eguneroko bizitzan kirolari toki bat egiteak. Estres handia eragiten digu gure lana eta familia bateragarri ezin egin ahal izatearen sentsazioak, eta kirola da desoreka sentsazio hori arintzeko ihesbide bat. Ariketa-saioek, laburrak izanda ere, estresa murrizten eta gure buruarekiko konfiantza handitzen lagun diezagukete.
Kirola egiten dugunean, hobeto sentitzen gara, gogobetetasun eta poztasun sentsazioa izaten dugu; horregatik, oso garrantzitsua da hori gogoratzea, nagikeria azaltzen zaigun aldiro. Egokiena da gure gustu eta baldintza fisikoetara egokitzen den kirol bat aukeratzea.
Ariketa fisikoa 30 minutuz egitea nahikoa da produktibitatean eta kontzentrazio mentalean hobekuntzak nabaritzeko. Ez dago aitzakiarik!
Jarraitzaile gehien dituzten kirolen artean daude yoga, pilates edo are meditazioa bezalako ariketak, Slow bizitza-estiloekin oso lotuta daudenak hirurak; baita kirol aerobikoagoak ere, hala nola spinninga edo TRX.
Jarraian, oso modan dauden kirol batzuk aipatuko ditugu; gainera, oso dibertigarriak eta gure gorputzerako oso onuragarriak dira.
CROSSFIT: Kirol honekin, hainbat faktore hobetuko dituzu, hala nola erresistentzia kardiobaskularra eta arnasketa-erresistentzia, giharren erresistentzia, indarra, koordinazioa, malgutasuna, potentzia, abiadura, arintasuna eta oreka. Diziplina osoa da, entrenamendu fisikoa baino harago doana, eta gizakiaren alde mentala ere elikatzen duena.
POL DANCE: Batzuek Pol Dance dantza sentsuala dela esango duten arren, egia esan federazio propioa duen diziplina bilakatu da, eta jende askok praktikatzen du. Zirkoko arteetan oinarritutako kirola eta artea da, eta fitnessa eta dantza uztartzen ditu. Barra bertikala da protagonista, eta lan kardiobaskularra eta indarra dira garrantzitsuenak. Kontzentrazio, elastikotasun, erresistentzia, indar eta energia handia exijitzen dituen kirola da.
BOXEOA: Boxeoa modan dago, zalantzarik gabe. Pertsona famatu askok praktikatzen dute, eta horren berri ematen du beren sare sozialetan.Boxeoko entrenamendua kirol diziplina guztietako zailenetakoa da; lan kardiobaskularra eta indarra konbinatzen ditu. Sokasaltoa, Crossfitetik datozen ariketak, ukabilkadak, ostikoak eta ukondokadak… adrenalina botatze hutsa!
PADDELA: Kirol ezin hobea mugimenduen koordinazioa, elastikotasuna eta erreflexuak hobetzeko. Ezin egokiagoa da gorputza bizkortzeko eta, gainera, oso dibertigarria da!
Entrenatzeko modu horiez gain, badaude inoiz modaz pasatzen ez diren beste batzuk. Korrika egitea eta ibiltzea oso kirol osasungarriak dira, eta onura asko dituzte organismorako, fisikoak zein mentalak.
A, eta ez ahaztu onena dela kirola elikadura osasungarri batekin konbinatzea. Askoz hobeto sentituko zara!